Haize eta piano seikote bat izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Albisteak, Gipuzkoa

Euskadiko Orkestraren haize-sekzioko bost musikariz eta pianojole batez osatutako Dialogos Armonicos taldeak Beethoven, Roussel eta Poulenc-en obrak joko ditu larunbat honetan, urtarrilak 31, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrera gutxi batzuk geratzen dira salgai

Larunbat honetan, urtarrilak 3111:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hurrengo hitzordua izango da, Dialogos Armonicos taldeak eskainiko duena. Hamahiru interpreteetako hamabi Euskadiko Orkestraren kide dira: Ander Erburu (flauta), Oscar Diago (oboea), Luis Camara (klarinetea), François Proud (fagota) eta Marcos Cruz Pardeiro (tronpa). Itxaso Sainz de la Mazak osatuko du taldea pianoan.

EROSI SARRERAK HEMEN

XIX. eta XX. mendeetan zehar, konpositore ugarik pianoa eta haizezko instrumentuei eskainitako ganbera-musikako piezak idatzi zituzten. Pianoa eta haize-laukote edo -boskotearena, zalantzarik gabe, orkestrazio-modu osoenetako bat da, koloretan aberatsenetakoa eta soinu-unibertso aldi berean fin eta indartsua eskaintzen duena. Programa honetan aurkeztutako hiru piezak beren konpositoreen heldutasun artistiko handienekoak dira. Beethoven, Roussel eta Poulenc-ek, bakoitzak bere estiloarekin, instrumentu bakoitza bere erregistro onuragarrienean tratatzen dute, bere tinbre, gaitasun eta birtuosismo onenarekin.

Miramongo Matinéea hasteko Ludwig van Beethovenen Piano eta haize-kintetoa Op.16 izango dugu, 1797an sortua, konpositorea bera pianoan zela. Beethovenek 26 urte zituen eta ordurako trioak eta sonatak argitaratuak zituen pianoan, baina artean teklatuaren bidez inprobisatzeko eta birtuosismoa erakusteko zuen gaitasunagatik zen gehienbat ezaguna. Obra honek aukera eman zion konpositore eta interprete gisa zuen talentua erakusteko.

Ondoren, Albert Rousselen 1906ko Divertimentoa etorriko da, Harry Halbreichek horrela izendatu zuena: “konpositorearen jatorrizko lehen maisulana, bere berdetasun zoragarriarekin eta erritmo liluragarriekin”.

Matinéea Francis Poulenc-en Sextetoarekin iritsiko da amaierara. Obra horren lehen bertsioa 1931 eta 1932 bitartean konposatu zuen, eta bigarrena 1939an. Henri Hell biografoak honako hau adierazi zuen lan honi buruz: “zati instrumental bakoitza modu harrigarrian eraikita dago doitasunik handienean eta kalitate bikaineko konposizio bat sortzen du”.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Partekatu

Beste berri batzuk