“Harrera eta aurkezpen ekitaldia” hiru enpresa berrirentzat, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

Euskadiko Teknologia Parkeetako presidente José Miguel Corresek ongi etorria eman die enpresa berriei

IMG_3802Gipuzkoako Parkearen eraikin nagusian egin da Parkean kokatutako hiru enpresa berriren “Harrera eta aurkezpen ekitaldia”.

José Miguel Corresek ongi etorria eman die Parkeko hainbat enpresetako 30 ordezkariei. Beste behin ere batu nahi izan dira aurkezpen soiletik haratago doan ekimenera, Parkean kokatuta dauden enpresen artean sinergiak sortzeko asmoz.

Oraingoan, Arima, mugiCloud eta Mercanza enpresak aurkeztu dira.

Softwarearen diseinuan espezialista da Arima –Aritz Berasartek ordezkatua–, web eta zibersegurtasuneko teknologietan bereziki. Gaur egun, lankidetzan dihardu zibersegurtasunari buruzko zenbait proiektu europarrekin. Enpresaren jarduera-ildo nagusiak dira, besteak beste, softwareren garapena, segurtasun-produktuen garapena, software-arkitekturaren zein software-diseinuaren gaineko aholkularitza eta ikerketa eta garapena.

Bestalde, mugiCloud enpresak hari gabeko teknologietan eta interneten oinarritutako soluzioak garatzen ditu, errepideko bidaiari-garraioaren sektorean (autobusak, taxiak eta carsharing-a) konexutasuna, segurtasuna, eraginkortasuna eta aisia hobetzeko. Ibilgailua internetera erraz eta modu profesionalean konektatzeko aukera ematen duten gailu elektronikoen diseinuan, garapenean, fabrikazioan eta merkaturatzean da espezialista. Balio erantsiko zerbitzu sorta berria eskaintzen du, hardware integratzailea eta hodeian kokatutako aplikazio-plataforma oinarritzat hartuta. Horri guztiari esker, sektoreko kudeaketa hobetu, salmentak areagotu eta kostuak modu jasangarrian murriztu ahalko dira. Gustavo Pérez zuzendari kudeatzaileak egin du enpresaren aurkezpena.

Azkenik, Mercanza aurkeztu dute bertako zuzendari nagusi Pablo Roblesek eta iparraldeko eremuko ordezkaritzako zuzendari Saioa Mujikak. Enpresa-kudeaketan, negozio-analisian eta eraginkortasun profesionaleko soluzioetan erabiltzeko softwarea garatzen du enpresak, bezeroaren kudeaketa nabarmen hobetu eta haren baliabideen eraginkortasuna areagotu dadin. Mercanzak I+G proiektuak gauzatu ditu hainbat erakunderekin elkarlanean, hala nola InDi-TeC eta Vías y Construcciones konpainiekin, ADIFekin, Industria Ministerioarekin, Laneko Istripuen Mutuen Elkartearekin eta Laneko Ministerioarekin. Enpresaren I+G ildo nagusia softwarearen garapena da, ondoko alorretan: aktibo finkoak eta trenbideetako azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa, telelaguntza eta eraginkortasuna enpresetan, produktu informatikoen kalitatearen kudeaketa eta laneko arriskuen prebentzioa.

Partekatu

Beste berri batzuk