Gaiker-IK4 zentroak koordinatutako hegazkinak birziklatzeko europar proiektu bat saritu dute

Industria aeronautikoa erregaiaren kontsumoa murrizteko soluzioak eta hegazkinen birziklapenaren eraginkortasuna areagotzeko teknika aurreratuak lortu nahian dabil. Testuinguru honetan sortu zen Sentry europar proiektua, Gaiker-IK4 euskal zentroak koordinatutako ekimena, “Best Clean Sky Project Awards 2016” lehiaketan proiektu onenaren saria eskuratu berri duena

Man-working-in-panelBruselan apirilaren 4an banatu ziren sari hauek, Europako Batzordeak eta Clean Sky industria aeronautikoak hegazkinen ingurumen-inpaktua arin dezaketen teknologia berritzaileak garatzeko, abiarazi duten lankidetza publiko-pribatuko programak ematen ditu.

Proiektua koordinatzeaz gain, Gaiker-IK4 zentroak ingurumen ebaluazioa egiteko ardura ere hartu du bere gain.

Sentry proiektuak IK4-Lortek zentro teknologikoa ere izan du partaide, fuselajeko alde kritikoetan dauden era askotako materialen desmuntaketa azterketaz arduratu baita.

Irakurten jarraitzeko