Hasi dira Hibrilaldiak, ez-ohiko lankidetza prozesuak
Hibrilaldiak ekimenaren xedea da elkarrengandik oso urrun dauden bi alderdi batzea: batetik, erakunde bat, enpresa bat edo kolektibo bat eta, bestetik, ingurune guztiz desberdinetako profesionalak.
Elkarlan horren bidez, konponbideak bilatzen dituzte erakundeak planteatutako premia batentzat. Sorkuntza prozesu horien bidez ideia berritzaileak plazaratu nahi dira, normalean elkarrekin lan egiten ez duten “ez-ohiko” profilen nahasketatik abiatuta.
Hibrilaldiak Donostia San Sebastián 2016 ekimenaren markoan bultzatutako programa bat da, eta aste honetan abiarazi dute lehen deialdia. Parte-hartzaileek saio bateratuak egingo dituzte hiru hilabetez beren proiektuak garatzen hasteko, eta C2+i Conexiones Improbables metodologia erabiliko dute, erakundeen barnean aldaketak aktibatzeko