Hondakin-uretan pilatutako botiken arrastoak ozonoaren bidez garbituko dituzte Aldundiak eta Ceit-IK4 zentroak

Gipuzkoa

Gizakion osasunean eragiten dituzten kalteak murrizteko

GICAO3-3Gipuzkoako uretan kutsadura-maila handia dago, biztanle askoko guneen eta industria-jarduera handia izatearen eraginez. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ceit-IK4 zentroaren laguntzarekin, GICA03 proiektua abiarazi du. Proiektu honen baitan, ozonoan oinarritutako oxidazio-prozesu aurreratuak erabiliko dira Lurraldeko hondakin-uretan pilatuta dauden sendagaien arrastoak kentzeko. Hala, ingurumenean eragiten duen arriskua murrizteaz gain, gizakion osasunean dituzten eragin kaltegarriak txikitu nahi dira.

Ceit-IK4 zentroak Gipuzkoako hirietako eta ospitaleetako hondakin-urak atertuko ditu, Europar Batasunak 2015ean egindako Behaketa Zerrendan ageri diren sendagai- eta hormona-substantzia arriskutsuen bila. Gorago aipatutako teknologiak erabiltzeko aukera aztertuko dute ikertzaileek, urteetan zehar Lurraldeko hondakin-uretan pilatu diren sendagaiak epe motzean murrizteko asmoz.

Ozonizazio analitikoaren teknologiak kutsadura kentzean abantailak eskaintzen dizkio ingurumenari, osasunari eta ekonomiari. Hirugarrengo tratamendu aurreratuak erabiltzearekin gorabidean dauden edo mikrokutsatzaileak diren konposatuak (sendagai- eta hormona-substantziak bereziki) kentzea lortzen da.  Konposatu horiek giza kontsumorako uren kalitateari kalte egiteko arriskua dakarte gaur egun.

Azken urteotan aurrerapauso handiak egin dira ozonizazio-sistemetan material katalitikoa aplikatzeko ikerketekin. Halaber, oraindik ere hasi berria den teknologia izanik, teknologia honi buruzko ikerketa sakon eta zehatza egin beharko da.

Partekatu

Beste berri batzuk