Elkarrizketa: César A. Ramírez, autoa partekatzeko AlphaCity zerbitzu korporatiboaren arduraduna Bizkaian

Bizkaia

Duela urtebete baino gehiagotik hona, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bertako enpresei autoa partekatzeko zerbitzua eskaintzen die: AlphaCity. Marka anitzeko renting-ean diharduen Alphabet konpainiak (BMW-MINI enpresak du haren kapitalaren %100), besteak beste, auto flotak kudeatzeko eta mugikortasun korporatiboko zerbitzu sorta zabala eskaintzen die Parkean kokatutako enpresei, joan-etorriak modu eraginkor, erraz eta jasangarrian kudeatzeko asmoz.

Entrevista31.- Zertan datza ALPHABETek Bizkaiko Parkean eskaintzen duen AlphaCity zerbitzua?

Autoa partekatzeko zerbitzu korporatiboa da AlphaCity. Horren bidez, BMW eta MINI auto flota bat jartzen da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresen eta bertako pertsonen eskura, haien mugikortasun-beharren arabera erabil ditzaten ibilgailuak. Hau da, autoak ez dira enpresa bakar batenak, ezta langile batenak ere. Europako 19 herrialdetan jada martxan dago AlphaCity eredu adimenduna. Auto partekatuko sistema horri esker, mugikortasun-gastuen gaineko kontrola areagotu daiteke eta egungo kostuak %40ra arte ere aurrez daitezke. Eskaintzen dugun Premium auto flotari esker –ohiko renting-a baino eraginkorragoa da–, mugikortasunera bideratzen duten aurrekontua murritz dezakete enpresek.

2.- Zer abantaila dituzte zuen zerbitzuek ohikoagoak diren beste batzuen aurrean?

Bereziki sortu eta diseinatutako puntako teknologia da AlphaCity sistemaren abantailarik handiena, baita aliaturik onena ere.

  • Giltzarik gabeko sistema: erabiltzaile bakoitzak txartel bat dauka autoa irekitzeko eta ixteko.
  • Internet bidezko erreserbak egiteko plataforma: Bizkaiko Parkerako zerbitzu esklusibo eta intuitiboa da; langileek eurek erreserbak egin ditzakete edo flotaren administratzaileak erreserbak kontrola ditzake. https://parkebizkaiaes.corporatecarsharing.net/login.do
  • Autoaren barruko ordenagailua: AlphaCity auto guztiek barruan duten ordenagailuari esker, besteak beste, GPSa, Bluetootha eta telefonoa kontrola daitezke. Gainera, kolpeen berri emateko edota dei-zentroarekin harremanetan jartzeko aukera dago AlphaCity menuaren bidez.
  • Erabilera-txostena: izena ematen duten enpresei txostenak eskaintzen dizkiegu euren langileen mugikortasuna kontrolatu ahal izan dezaten (distantzia, denbora, data, erreserbaren arrazoia, kostu-zentroa, etab.).
  • Erabateko zerbitzua ematen duten autoak: Premium AlphaCity autoei esker, erabiltzaileek alderdi garrantzitsuetan jarri ahalko dute arreta; guk autoaren mantentzea, garbiketa, eta arrisku oroko segurua hartuko ditugu gure gain.
  • CO2 murrizketa: enpresen beharretara hobeto egokitzen den eta CO2 gutxiago isurtzen duen autoa aukeratu ahalko dute Premium flotako erabiltzaileek.
  • Erabilera gardena: erabiltzaile bakoitzak egiten duen erabilera neur daiteke, haren mugikortasuna gure sisteman erregistratzen baita. Horrenbestez, zerbitzuaren kostuak are gehiago murrizteko neurriak har daitezke.

Norberak kudea ditzake bai erreserba-sistema bai autoaren erabilera. Sistema partekatua denez, eta dena barne hartzen duenez (erregaia, kasu), garrantzitsua da erabiltzaileak Solred txartela –beso-euskarrian dago– erabiltzea gasolindegian. Erabiltzaileak ahalik eta egoera hobean itzuliko du autoa, hari autoa jasotzea gustatuko litzaiokeen moduan, AlphaCity zerbitzuko erabiltzaile guztien mesederako.

3.- Nork erabil ditzake autoak? Zer egin behar dute erabiltzaileek?

Autoa partekatzea ez da inoiz hain erraza izan. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresentzat eta bertako langileentzat soilik da zerbitzua. Bi modalitate eskaintzen ditugu. Batetik, korporatiboa edo profesionala: enpresak Alphabet bezero gisa ematen du izena zerbitzuan, eta langileen mugikortasunari dagozkion zerbitzuak enpresari fakturatuko zaizkio. Bestetik, pribatua: langileak berak erabil dezake flota eta erreserban adierazitako kreditu-txartelaren bidez ordainduko du zerbitzua.

Modalitate profesional edo korporatiboan izena emateko eta dagozkion jarraibideak jasotzeko, enpresak mezu elektroniko bat bidali beharko du cesar.ramirez@partner.alphabet.es helbidera.

Bizkaiko Parkerako bereziki sortutako https://parkebizkaiaes.corporatecarsharing.net/login.do webgunean erregistra daitezke interesa duten erabiltzaileak. Horretarako, haien datu pertsonalak eta laneko helbide elektronikoa idatzi beharko dituzte.

Izena eman ondoren, AlphaCity erabiltzaile-txartela bidaliko zaie, erreserba egin eta berehala autoak ireki eta itxi ahal izateko. Erreserbak egiteko sistema oso erabilerraza da. Autoa hartzeko eta uzteko aparkalekua, erabilera mota (pribatua ala profesionala), autoaren modeloa eta erreserbaren hasiera zein amaiera (data eta ordua) modu errazean aukeratu ondoren, erabiltzaileek AlphaCity Premium flota izango dute eskura urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan.

Nabarmendu beharra dago AlphaCity txartela jasotzen ez den arte ezingo dela erreserbarik egin. Txartela doan bidaliko da langileak adierazitako bulegoaren helbidera (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egon behar du).

4.- Parkean, non hartu eta utz daitezke autoak?

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, bi kokapen daude autoak hartzeko eta itzultzeko. Aparkaleku nagusian (101 eraikina) modelo hauetako autoak daude: MINI D, BMW 1. seriea eta BMW 3. seriea. Iparraldeko aparkaleku handian (226 eta 210 eraikinen artean), berriz, MINI D eta BMW 1. serieko auto flota dago eskuragarri.

Adierazi beharra dago autoak puntu berean hartu eta jaso behar direla, sistemak erreserba amaitutzat eman dezan. Hala ez bada, sistemak ez du amaitutzat emango.

5.- Bizkaiko Parkearen inguruneak zer abantaila dakartza zuentzat, enpresa gisa?

Parkeko enpresekin harreman zuzena izan dezakegu, auto flota bat partekatzeak eskaintzen dituen aurrezte-aukerak helarazteko. AlphaCity sistemari esker, nola enpresak hala norbanakoak mugikortasun-gastuak murriztu ahalko dituzte, hilabeteko kuotarik eta gutxieneko iraunkortasunik gabe. Hainbat abantailez gozatu ez ezik, modu eraginkorrean ere aurreztu ahalko dute erabiltzaileek.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen bermearekin abiarazi eta ezarri dugu AlphaCity. Auto partekatuko zerbitzu soiletik harago goaz, enpresen mugikortasuna hobetzen lagundu nahi baitugu. Taxian edo ohiko garraiobideetan kilometroak eta kilometroak egin beharrean, auto flota partekatu nahi duten erabiltzaileek mugikortasun-kostuak nabarmen murriztu ahalko dituzte.

Ezin daiteke ahaztu aldaketen aroan gaudela. Orain, jabetza-aberastasunetik sarbide-aberastasunerako joera dago mundu osoan, eta guk enpresen kontzientzia pitzarazi nahi dugu ekonomia kolaboratiboaren alde egin dezaten.

 

Partekatu

Beste berri batzuk