ICEXek, energia arloko ‘cleantech’ startup nagusien artean sartu ditu BASQUEVOLT eta BCARE, CIC energiGUNEren bi spin-offak
ICEXek egindako “Espainiako Cleantech ekosistemaren mapak”, “ekoizpen eta funtzionamendu sistema, eredu jasangarriagorantz eta ingurumena errespetatuko duenerantz eraldatzen laguntzen ari diren” Estatuko startup guztiak biltzen ditu
Bi konpainiak baterien sektorearen erronka nagusietako batzuei, hala nola konposizioa hobetzeari, ingurumenean duten eragina murrizteari eta birziklatzeari eta material kritikoak berreskuratzeari, erantzuteko duten ahalmenagatik nabarmendu dira
BASQUEVOLT eta BCARE, CIC energiGUNEtik, energia elektrokimikoaren biltegiratzean, energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan eta hidrogenoaren teknologietan erreferentea den euskal ikerketa-zentrotik sortutako bi spin-off-ak, ICEXek El Referente-rekin batera egindako “Espaniako Cleantech ekosistemaren mapan” sartu dituzte. Bi konpainiak energiari buruzko atalean agertzen dira, eta baterien sektorean duten eraginagatik jaso dute aintzatespena.
“Guk beti izan dugu oso argi ekonomia “berdearekin” lotutako enpresa-proiektuen garapenak gainerakoek baino askoz ibilbide luzeagoa duela, bateria elektrikoen sektorean batez ere”, ziurtatu du Nuria Gisbert CIC energiGUNEko zuzendari nagusiak. “Aintzatespen hori bultzada handia da gure ingurunerako eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko balio handiko enpresak garatzeko egin dugun apustuarentzat” adierazi du.
Kanpo Merkataritzako Institutuak egindako zerrendak, ekoizpen eta funtzionamendu sistema ingurumena errespetatzen duen eredu jasangarriagorantz eraldatzen laguntzen ari diren Estatuko startup guztiak biltzen ditu. BASQUEVOLT eta BCARE batera daude zerrenda horretan, erakundearen arabera “trantsizio energetikoaren etorkizunean” nabarmentzen diren beste 220 enpresarekin batera.
ICEXen informazioaren arabera azpimarratzekoa da Estatuan guztira dauden 4.200 startup-etatik gaur egun 750 startup baino ezin direla “cleantech” gisa katalogatu, eta horrek agerian uzten du aintzatespen horren garrantzia. Gainera, konpainia gehienak Madrilen eta Katalunian daude, eta, beraz, CIC energiGUNEren spin-off ekosistema zerrendan sartzeak Euskadi esparru horretan jartzeko aukera ematen du.
Zerrendan sartzeko, zerrendaren arduradunek baterien sektorearen erronka nagusiei, hala nola konposizioa hobetzeari, ingurumenean duen eragina murrizteari eta material kritikoak berreskuratzeari erantzuteko gaitasuna baloratu dute.
Aintzatespen horri beste batzuk gehitu behar zaizkio, “Business Worldwide Magazine” aldizkari ospetsuak duela denbora gutxi BASQUEVOLT jarraitu beharreko munduko 20 enpresa teknologiko berritzaileenetako bat izendatu izana, besteak beste.
BASQUEVOLT eta BCARE dira orain arte CIC energiGUNEk bultzatutako bi enpresa-proiektu bakarrak, eta biek lortu dute euren sektorean erreferente izatea, Arabako zentroak energia biltegiratzearen inguruan egiten duen ikerketa eta garapen zientifikoko lanean oinarrituta.