Ideia berriak dituzten gazteentzako Explorer Gazte programaren deialdia irekita dago

BIC Arabak funts teknologikodun ideia berritzaileetan oinarritutako hogei proiektu hautatuko ditu

Bost hilabeteko aholkularitza jaso ostean, ekintzailerik onena hautatuko da, Silicon Valley-ra joango dena

bicAbenduaren  8ra  bitartean irekita egongo da Explorer Gazte Programan parte hartzeko deialdia. Programa horrek talentua eta proiektu berritzaileen sorkuntza sustatzen du, ingurune digital ireki eta kolaboratibo batean. Deialdia 18 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

Ideiak dituzten gazteentzako Explorer Gazte Programa CISEk (Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak) sustatutako ekimen bat da. Espainiako berrogeita  hamar  bat  zentrotan  garatzen  da,  besteak  beste,  BIC  Araban, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan, SPRIren laguntzarekin. Programa hori lehen Yuzz izenarekin ezagutzen zenaren bilakaera da. Aurreko sei edizioetan, ekimen honen 94 proiektuk Araban jaso dute babesa. Horietako askok euren enpresa-jarduera garatu dute, besteak beste, honako hauek: Jakincode, Keinoby, Bihartech, Erle Robotics, Acert Energético eta Kwido.

BIC Arabak funts teknologikodun ideia berritzaileetan oinarritutako hogei hautagaitza hautatuko ditu. Bost hilabetez, 2018ko urtarriletik maiatzera, ekintzaileek babesa, prestakuntza, eta aholkularitza jasoko dute BIC Arabako eta SECOTeko negozio planetan eskarmentua daukaten teknikarien eskutik. Horrez gain, parte hartzaileek lan egiteko toki bat izango dute BIC Arabaren instalazioen barruan, Arabako parke teknologikoan.

Prestakuntza-aldi  horren  ostean,  epaimahai  espezializatu  batek  proiekturik onena hautatuko du. Hala, ekintzaile irabazleak Silicon Valleyn egonaldi batez gozatzeko aukera izateaz gain (munduko berrikuntza-ekosistemarik handiena), diruzko   sari   bat   eskuratu   ahal   izango   du,   ideiaren   martxan   jartzea finantzatzeko. Halaber, Arabako lehenengo hiru sailkatuek doako espazio bat izango dute BIC Araban sei hilabetez, euren proiektuak garatu ditzaten.

EY  Fundazioaren  laguntzari  esker,  Explorer  programaren  baitan  Woman Explorer Award saria emango da: emakume ekintzaile batek zuzendutako proiekturik onena finantzatzeko 20.000 euro. Horrez gain, Indrak sustatutako Disruptive Technology Explorer Award berrikuntza-saria ere emango da: 3.000 euro eta Indraventureseko adituen aholkularitza negozio-proiektu berritzaileenarentzat.

Explorer programan izena emateko informazio guztia eskura daukazu hemen: www.bicaraba.eus/explorer