Arabako Teknologia Parkeak Gasteizko VI. “Itun Berdea Enpresen Topagunean” hartu du parte

Araba

Arabako Teknologia Parkeak beste urte batez ere Gasteizko “Itun Berdea Enpresen Topagunean” hartu du parte. Bertako kide da 2012an sortu zenetik, hiriko Europako Hiriburu Berdearen ildotik

pacto verdeBost urtez gogor lanean aritu ondoren, atxikitako enpresa- eta erakunde-taldeak pauso garrantzitsuak eman ditu ingurumenarekiko konpromisoaz harago, betiere, iraunkortasunaren bidean aurrera egin ahal izatea ahalbidetzen duten erronka berriak lantzeko.

Kudeaketa-politiken baitan, Parkeak urteak daramatza bere egunerokoan jardunbide egokiak txertatzen. Horrela bihurtu da Arabako erreferente teknologiko eta berritzaile iraunkor handiena. Halaxe berresten du, beste batzuen artean, EKOSCAN Ingurumena Kudeatzeko Ziurtagiriak.

ITUN BERDEA KOMUNITATEA

Arabako Teknologia Parkeak, Itun Berdeko kide gisa, beste ehun eta berrogeita hamar enpresa eta erakunderekin batera (horien artean Parkean dauden zenbait), “konpromiso iraunkorrak” enpresa-eraginkortasuna hobe dezan eta merkatu berrietarako aukera zabal dezan lan egiten du.

ITUN BERDEA SARIAK

Topaketarekin bat eginez, Itun Berdea Sariak entregatu dira. Horien finalista izan da Arabako Teknologia Parkea. Sari horiekin, taldeko enpresetako jardunbide egokiak eta egindako ekarpenak aitortu nahi dira. Osatola, Instalaciones Boro, eta Herdit izan dira oraingo honetan aitortuak.

Partekatu

Beste berri batzuk