KARTEN Space enpresako Ainhoa Cid del Vallek jaso du AMPEAren 2017ko enpresari gazteari emandako saria
Ainhoa Cid del Valleri, Arabako Teknologia Parkean dagoen KARTEN Space enpresako sortzaileetako bati, eman diote Arabako Emakume Profesionalen eta Enpresarien Erakundeak (AMPEA) banatutako 2017ko enpresari gaztearen saria
Emakumeek profesional, enpresaburu eta zuzendari gisa dituzten balio gizatiarrak, sozialak eta profesionalak defendatzen eta garatzen jarraitzera bideratutako hainbat gai landu zituzten AMPEAren IV. Kongresuaren baitan, sari-banaketa egin zuten. Saritutakoek arlo profesionalean zein gizatiarrean egindako ekarpena aitortzen dute sari horiek eta, elkartearen ustez, lan nekaezina egin duten beste emakume askoren isla dira guztiak.
Ainhoa Cid del Vallez gain, honako hauek ere jaso zuten aitorpena: Beatriz Aguadok emakume enpresariari saria; Miriam Ociok emakume profesionalari saria; M. Paz Robinak emakume zuzendariari saria; Yolanda Berasateguik Emakumea eta Gizarte Ekonomia saria; eta Ana Lasartek Ibilbide Profesionalari emandako saria.
KARTEN SPACE
Ainhoa Cid del Valle da KARTEN Space enpresako sortzaileetako bat. Arabako Teknologia Parkean kokatuta dagoen egoitzatik, Lurra behatzeko nanosateliteak diseinatzen eta fabrikatzen dituzte lortutako datuen banaketak egin ahal izateko. Horretarako, abangoardiako teknologien aldeko apustu handia egiten dute: sentsoreen fusioa, fabrikazio gehigarria eta elektronikako punta-puntako aurrerapenak, besteak beste.