Ideia txikiak berrikuntza bihurtuak, Innobasqueren “Minutu bat berrikuntzarako” ekimenari esker

Bizkaia

  • Era guztietako 79 erakundek parte hartu zuten “Minutu bat berrikuntzarako” ekimenean; Innobasquek antolatua, 170 erronka sortu ziren eta horien inguruan 8.523 ideia.
  • Lankidetzazko berrikuntza-prozesu honen emaitza gisa, produktu, zerbitzu eta prozesuen berrikuntzak lortu dira, eta enpresa berri bat sortzen ere ari da.
  • Guillermo Ulacia, Innobasqueko presidenteak esan duenez “Berrikuntza ez dago I+G sailetan soilik, baizik eta erakundearen edozein lekutan, baita bertatik kanpo ere. Hori erakutsi du “Minutu bat berrikuntzarako” ekimenak, pertsona guztiek egin baitezakegu berrikuntza horretarako baldintza egokiak ematen badira, konfiantzazko lankidetza-inguruneak sortuz”.

Ideia txikiak errealitate eginak eta berrikuntza bihurtuak dira “Minutu bat berrikuntzarako” ekimenaren emaitza, lankidetzazko berrikuntzaren ekimena, duela urtebete Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak abiarazia, berrikuntzaren kultura jendartean zabaltzeko helburuaz. Enpresak eta euskal gizartea jasaten ari garen egoeraren konplexutasunaz jabeturik, berriro agerian jarri da berrikuntza funtsezkoa dela erronkei arrakasta-berme gehiagoz aurre egiteko. Honela, era guztietako 79 erakundek beren minutua hartu zuten, eta 170 erronka identifikatu ziren, eta horiek konpondu nahirik 8.523 idea sortu ziren. “Berrikuntza ez dago bakarrik I+G sailetan, baizik eta erakundearen edozein lekutan, baita bertatik kanpo ere. Uste dut pertsona guztiok egin dezakegula berrikuntza, horretarako baldintza egokiak ematen badira, konfiantzazko lankidetza-inguruneak sortuz, ekimen honek erakutsi duen bezala”; hori baieztatu du gaur goizean Guillermo Ulaciak, Innobasqueko presidenteak, Gasteizko BTI-Biotechonology Instituten, ekimen honen emaitzak aurkezterakoan. Honela, parte-hartzaileen lana aitortzen da eta lankidetzazko berrikuntzan egin diren jardunbide egokiak ikusgai bihurtzen dira, inspirazio eta ikaskuntzarako balio izan dezaten.

Ekitaldian izan dira, baita ere, Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Instituteko presidentea; Maria Arteagagoitia, Osakidetzako Uribe eskualdekoa; Isabel Orbañanos eta Feliz Saenz de Ugarte, Urkide Ikastetxeko Berrikuntza Zentrokoak; Idoia Uriarte, Euskalteleko Merkatu Berrikuntzako zuzendaria; Asier Ruiz Ramirez, 2DZangaren sortzailekidea; Patxi Gaztelumendi, EHNE Bizkaiako komunikazio eta proiektu berrien arduraduna; Patricia Garcia, GasteizON elkarteko gerentea; eta Alberto Bokos eta Txema Villate, Innobasqueko komunikazio-zuzendaria eta zuzendari nagusia, hurrenez-hurren. Beren esperientzia eta lorturiko emaitzak azaldu dituzte: nola ikasi duten ekinaren ekinez eta nola egiten duten berrikuntza lankidetzan.

“Minutu bat berrikuntzarako” ekintzara eta epe laburreko emaitzetara bideratuta dago. Honela, Euskaltel produktu-berrikuntza sortu zuen, mugikorretarako aplikazio berri bat sortuz. 2DZanagak aurrez ikusi gabeko emaitza lortu zuen: zerbitzu-zorroa handiagotu zuen, gamifikazioa barne, ikustean jendea nola dibertitzen zen parte hartuz. GasteizOn merkatari elkarteak, era adostuan, Green Capitalen estrategiarekin bat datozen zerbitzu berriak sartu zituen, erosketaren banaketa bizikletaz, besteak beste. Osakidetzako Uribe eskualdeak eta Urkide ikastetxeak beren erabiltzaileekin komunikatzeko eta beren komunitatera irekitzeko era berri bat aurkitu zuten. BTI Biotechnology Institutek ere parte hartu zuen eta Innobasquek neurri berritzaileak hartu zituen lan-eta familia-bizitza bateragarri egiteko. Azkenik, EHNE Bizkaia ekoizleen, kontsumitzaileen eta gizarte-eragileen artean beste kooperatiba bat sortzeko prozesuan dago, minutuaren inguruan sorturiko eztabaidaren ondorioz. Kasu askotan, emandako metodologiaren erraztasun eta malgutasunari esker, parte-hartzaileek aberastu egin zuten metodologia hori, horietako batzuek beren dinamiketan sartu dute eta zenbait alderdiren lankidetza behar duten beste proiektu batzuetan erabiltzen dute.

Gainera, “Minutu bat berrikuntzarako” ekimenean gauzaturiko prozesuak zertu duten erakundeei ere onurak ekarri dizkie: ikuspegi partekatua sortu da, pertsona bakoitzari ekarpenak egiteko aukera eman zaio eta enpresak langile bakoitzarengan dagoen ezagutza edo jakintza baloratzen ikasi du, askotan ikusezina. Adimen kolektiboaren balioa aitortzen ikasi dute erakundeek, eta horrek proiektuak era eraginkorragoan garatzen lagundu die.

Berrikuntza irekiko prozesuetan arrakastaren funtsezko faktoreak ere identifikatu dira: ibilbideak ongi definituta egon behar du hasieratik bere hartzaileekin; aurrez aurreko harremana sustatzen da, aitortza publikoa eta ideia irabazleak bere egileak gauzatu ahal izatea palanka mobilizatzaileak dira, ezinbestekoa da erakundeko zuzendaritzaren konpromisoa, barne-komunikazioa hobetzen da, berrikuntza inplementatzen da eta denek egin dezakete. Azkenik, agerian geratu da aurkezturiko metodologia irekia eta malgua dela; beraz, “skateholder” guztiek parte har dezakete, nahi izanez gero.

Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan kokatzen da; ekimen horrekin Berrikuntzaren Euskal Agentziak berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foto ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk