Idoki bere instalazioak Bizkaiko Teknologia Parkeko 502 eraikinean birkokatu ditu
Idoki SCF Technologies enpresak laster aldatuko du bere jarduera Bizkaiko Teknologia Parkean kokatzen den 502 eraikineko instalazio berrietara. Horren helburua bere egungo ikerketa-ildoen leku eta ekipamendu beharrari erantzutea da. Egitasmoan guztira milioi erdi euro inbertituko dira. Jariakin superkritikoen teknologiaren bidez garatutako produktu eta prozesu berriak sortzea helburu duten bere ikerketa-ildoak elikagaien teknologiaren, formulazio galenikoaren eta jariakin superkritikoen alorretan gauzatzeaz gain, farmaziaren, nekazaritzako elikagaien, elikagai-osagarrien eta kosmetikako osagarrien sektoreetan aplikatuko dira.