Innobasqueren bazkide-sareko hamar proiektu berritzaile lankidetzaren bila

Bizkaia

  • Innobasque Exchange-n aurkeztu dituzte beren berrikuntzak Elkano Consulting, Emaús, Eusko Ikaskuntza, Gese, HBio, Minirobots, Otana, Spotbros, Urbegi Brand Mathematics eta Xramp enpresek.
  • Innobasque Exchange Berrikuntzaren Euskal Agentziaren 1.000 bazkideen eta bazkideentzako ekimen bat da, beren proiektu berritzaileak ezagutaraz ditzaten eta beren proposamenak aberastu eta, osorik edo partzialki, gauzatzeko behar dituzten lankidetza eta itunak sarean aurki ditzaten.

Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitza ekimen berritzaile baten lekuko izan da gaur goizean, aldian behin errepikatu nahi duena: Innobasque Exchange; bazkideen eta bazkideentzako proiektua da, eta horietako hamarrek beren proiektu berritzaileak erakutsi dituzte, eta horietarako askotariko lankidetza bilatzen dute: partner-ak, finantzaketa, kolaboratzaileak, zabalkundea, parte-hartzea, iritzi-erkatze edo kontrastea, trukea, sinergiak, zerbitzuak… Bosna minutuko azalpenak eman dituzte Elkano Consulting, Emaús, Eusko Ikaskuntza, Gese, HBio, Minirobots, Otana, Spotbros, Urbegi Brand Mathematics eta Xramp-ek. Lan-saioak Innobasqueren sareko bazkideen arteko lankidetza sustatu du, eta 1.000 kide eta adituen sareko ezagutza eta “know-how” guztia jarri du horien esku lankidetza eta itunak errazteko, proiektu berritzaileen ideia edo proposamena aberastu eta, guztiz edo partzialki, gauzatze aldera.

Lehenengo edizio honetan beren berrikuntzak azaldu dituztenak hauek izan dira:

• Elkano Consulting: Globalink sortu du, mundu osoan enpresak nazioartekotzeko doako erabilera duen gizarte-sarea, merkatu zehatz batzuetan sartu ahal izateko kontsortzioak sortzea ahalbidetzen duena. Sareari balio erantsia emango dioten erakunde erabiltzaileak bilatzen ditu.

• Emaús: Bioeskola BBK nekazaritza ekologikoko ustiategia jarri du abian, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearekin lankidetzan, eta hor lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten taldeek lan egiten dute eta kontsumo-ohitura arduratsuak sustatzen dira. Komunikazio-estrategietan diru- laguntza eta jakintza emateko prest daudenei trukean produktu ekologikoekin saskiak eskaintzen dizkiete urtebetez.

• Eusko Ikaskuntza lankidetzazko entziklopedia (2.0 Auñamendi Eusko Entziklopedia) ari da bultzatzen, eta horretarako euskal kultura eta ondarearekin sentikorrak diren eta era askotako ezagutza duten erakunde eta pertsonen kalitatezko edukiak bilatzen dituzte.

• Gese-k bere “eraginkortasunaren ibilbidea” aurkeztu du, energia-zerbitzuen enpresetarako kudeaketa-eredu bat, orain arte kontuan izan gabeko aldagaien bidez energia-kontsumoa murriztu eta optimizatzen duena. Teknologia eta beren enpresan parte-hartzea eskaintzen dute, kapitalaren, zabalkundearen edo/eta beren bezero-zorroa handiagotzearen truke.

• HBio-k ur grisak arazteko teknologia berritzailea aurkeztu du, gero berrerabili eta ur-kontsumoa %50eraino aurrezteko aukera ematen duena. Teknologia garbietan inbertsioak egiten dituzten bazkideak edo merkatuetan ezarritakoak dira beraien helburu.

• Minirobots-en ezustekoa “Moway” izan da; telefono mugikor baten tamainako hezkuntza-robotak, beren arrazoizko prezioari eta ikasteko kurba lasterrari esker ikasleak eta irakasleak erakartzen dituena. Preskriptoreak bilatzen dituzte beraien helburu diren herrialdeetan.

• Otana-k “Pansano” merkaturatu du, hainbat formatutako euskal ogi berria, baita produktu funtzionalak ere, ogiaren kultura balioztatu eta kalitatea lehiakortasun-elementu gisa ezartzen duena. Lankidetza teknologikoa behar dute produktu berriak garatzeko eta merkaturatze-eredu alternatiboak aurkitzeko.

• Spotbros berehalako mezularitza da, ziurra eta soziala, geolokalizazioan eta erabiltzaileen arteko eta horien eta ingurunearen arteko lankidetzan oinarritua. Une honetan kolaboratzaileak eta aholkulariak behar dituzte, start up honi nazioarteko merkatuetara salto egiten laguntzeko.

• Urbegi Brand Mathematics-ek marka-diagnostikoak eta portaera-iragarpenak egiten ditu, algoritmo matematikoen bidez eta bere branding metodologia den “Brand Evolution System”ari esker. Datuz hornituko duten partner estrategikoak bilatzen dituzte, baita beren merkatua garatzeko kontaktuak ere, “partnership” kontratuen trukean.

• Xramp-ek jetski-rekin akrobaziak egiteko munduko lehen olatu garraiagarria nola sortu duen azaldu du. Lankidetza eskaintzen du, nazioarteko bihurtzeko aholkularitzaren eta enpresa-antolamendurako aholkularitzaren truke.

Goizean zehar agerian geratu dira Innobasque sarea osatzen duten eragileen sendotasun eta gaitasun berritzailea; eragile horiek argi erakutsi dute Berrikuntzaren Euskal Agentziak lanerako oinarritzat duen premisaren egiazkotasuna: “guztiok izan gaitezke berritzaile, baldintzak ematen badira”. Gaitasun horren bidez, bazkideek planteaturik ikusi dituzten erronkei erantzun diete, eta enpresa-aukera bihurtu dituzte osagai berritzaile indartsua duten proiektuetan. Innobasquek bazkideen eskura jartzen du osatzen duen plataforma publiko-pribatuaren ahalmena, bazkideek bertan aurki dezaten beren proiektuak garatzeko beharrezko lankidetza. Kontuan izanda inork ez duela ez ezagutza ez gaitasun guztia, lankidetzak beste dimentsio bat ematen die erakundeei, berrikuntza-aukerak eta, hedaduraz, beraien lehiakortasuna izugarri areagotuz.

Partekatu

Beste berri batzuk