Inpaktu sozialeko proiektuak saritzeko hirugarren garaikur bat gehitu zaio Emprendedor XXI Sariari
Industria Sailak, La Caixak eta Industria Ministerioak Emprendedor XXI sariaren 6. ediziorako deialdia egin dute. Aurten, berritasun gisa, 25.000 euroko accesit bat emango da (bigarren handiena). Iazko edizioan, SPRIk eta EBZk hirukoiztu egin zuten sariketa honetarako euskal hautagaien kopurua, 16tik 49ra igaro baitziren.
Spri, 29/03/2012
Emprendedor XXI Sariaren seigarren edizio honetan beti bezala bi kategoria egongo dira, “Emprendes” bata eta “Creces” bestea. Eta aurten, nobedade gisa, ekintzaile sozialak saritzeko accesit bat egongo da. “Emprendes” kategoria bi urte baino gutxiagoko enpresei (hazi enpresak) zuzenduta dago. Lehen fasea esparru autonomikora mugatuko da, baina gero Estatu mailako fase bat egongo da, hazkunde potentzial handiena duen Espainiako enpresa aukeratzeko autonomi mailako 17 irabazleen artean. Aldiz, “CrecesXXI” izeneko kategoria 2 eta 7 urte bitarteko enpresei zuzentzen zaie (garapen fasean dauden enpresak) eta Estatu mailako fase bakar batean garatuko da. Horrez gain, eta “La Caixa” Fundazioarekin batera, ekintzaile sozialarentzako accesit bat emango da, aurreko kategorietako finalisten artean aukeratutako inpaktu