Inteligentzia Artifizialari esker, arriskua gutxitu egingo da industria aeronautikoan

Albisteak, Gipuzkoa

Ceit-ek koordinatutako proiektu batek mihiztaketako lanak optimizatuko ditu sortu berriak diren teknologiak erabilita

Industria aeronautikoaren ezaugarriak beti izan dira abangoardian egotea eta gainerako sektoreetarako erreferente teknologiko izatea. Basque Research&Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den Ceitek koordinatutako AssAssiNN proiektuak hegazkinetako eskuz egiten diren mihiztaketako edo muntaketako lanak optimizatuko ditu sortu berriak diren teknologiak erabilita: Sare Neuronal Artifizialak Inteligentzia Artifizialean (IA), Errealitate Misto eta Areagotua (MR/AR) eta Elkarlanerako Robotika (Co-Robot) mihiztaketako lan berritzaileak egiteko eta kalitatea kontrolatzeko.

Proiektuak mihiztaketa multifuntzional sendoko gelaxka bat garatuko du eta horrek langilea zuzenduko du muntaketako eta ikuskapeneko prozesuetan errealitate mistoa eta areagotua erabilita. Langileak Co-Robot baten laguntza jasoko du Sare Neuronaletan oinarritutako Adimen Artifizialeko algoritmo batek emaitzen kalitatea egiaztatzen duen bitartean.

Irtenbideak produkzio-prozesu eragingarriagoa sortuko du eta, hala, aireontziaren kostua eta pisua gutxituko dira. Horrez gain, material multifuntzionalak eta integrazio estrukturala areagotuko dira, ingurumen-inpaktua mugatu, eta hegazkinen bizitza baliagarria luzatu.

AssAssiNN proiektuaren helburuak Leonardo Aeronautisek ezarri ditu eta milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du guztira. Proiektuaren koordinatzailea den Ceitekin batera Suitzako SUPSI ikerketa-zentroak eta Italiako HB Technology fabrikazio aeronautikoko ingeniaritza-enpresak hartu dute parte.

Proiektuak Clean Sky 2ren finantzaketa jaso du Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketako eta berrikuntzako programaren baitan 886977 zenbakidun diru-laguntzak ezarritakoaren arabera.

Partekatu

Beste berri batzuk