ITP Aerok bat egin du NBEren “Race to Zero” programarekin eta 2050ean karbonoan neutroa izateko konpromisoa hartu du
Ekimenaren barruan 2050ean karbonoaren zero-isurtze garbiak lortzeko konpromisoa hartu duen Estatuko lehen enpresa aeronautikoa
ITP Aero 2030ean iritsiko da bere operazioetan karbono-isurtze garbi horietara
ITP Aerok bat egin du Nazio Batuen “Race to Zero” kanpainarekin “Business Ambition to 1.5 ºC” programaren bidez, 2050erako karbono-isurtze konpainia neutroa izateko konpromisoa hartu duelarik. Helburu hori lortzeko lehen urrats giza, ITP Aerok karbono-isurtzeen neutraltasuna lortuko du 2030ean. Ingurumenarekiko konpromiso hori ITP Aeroren planaren barruan dago, garapen jasangarrian eragina duen teknologia sustatzeko eta karbonorik gabeko emisio garbiak dituen hegazkingintzaren industria bateranzko bidean lider bilakatzeko.
“Race to Zero” programaren barruan, ITP Aerok berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuko ditu, oinarri zientifikoa duten helburu neurgarrien arabera, berotze globala gehienez 1,5ºC-ra murrizten laguntzeko. Konpromiso hori bat dator NBEren 2030 Agendarekin eta Parisko Akordioarekin, bai eta Zientzian Oinarritutako Helburuen ekimenarekin ere (SBTi ingelesezko siglen arabera).
Konpromiso horren barruan, ITP Aerok ondorengo konpromiso hauek hartzen ditu:
- Ikerketan eta garapenean (I+G) inbertitzen jarraitzea, gero eta eraginkorragoak diren produktuetan eta irtenbide jasangarrietan, klimaren erronkari aurre egin ahal izateko eta munduko ekonomiaren deskarbonizazioan parte hartzeko.
- Tokiko hornidura-katean ITP Aeroren trakzio-efektua ahalik eta gehien aprobetxatzea, hornitzaileen eragiketetan deskarbonizazioa sustatzeko.
- Enpresako stakeholder ezberdinen arteko lankidetza sustatzea, tokiko komunitateetan eragin positibo argia duten hazkunde jasangarriko jardueretarantz.
- Ibilbide-orri bat argitaratzea, 2050erako karbono zero isuri garbiak lortzeko bidea ezartzeko etorkizuneko estrategiaren parte gisa.
SBTiko aditu teknikoek ITP Aerok isuriak murrizteko aurkeztutako helburu orokorrak eta espezifikoenak modu independientean ebaluatu eta baliozkotuko dituzte, zientzialari klimatikoek Parisko Akordioaren helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen dutenarekin bat etorriz. Behin adostuta, enpresak urtero jakinaraziko du nola ari den aurrera egiten helburuetarantz.
Carlos Alzola, ITP Aeroko zuzendari nagusiak honako hau esan zuen: “ITP Aerok propultsio-sistema garbi, seguru eta lehiakorren alde egiten du, industria aeronautiko jasangarria lortzeko. COVID-19aren krisiak sektore aeronautikoan argi utzi du orain inoiz baino premiazkoagoa dela deskarbonizazioa. Konpromisoa hartu dugu teknologia industrialean daukagun enpresa lider posizioa erabiltzeko, 2050erako karbonorik gabeko emisio garbiak lortzeko zeregin garrantzitsua betetzeko.”