ITP Aerok Pratt & Whitney Canada enpresaren PW814 eta PW815 motorren mantentze-lanak egingo ditu
ITP Aero arrisku eta onurako bazkidea den programa zibil bateko lehen MEO (mantentze, erreparazioa eta operazio) kontratua da
ITP Aerok Pratt & Whitney Canada enpresaren PW814 y PW815 motorren mantentze-zerbitzuak emango ditu. Lankidetza horren bidez, ITP Aero Original Equipment Maintenance, Repair and Overhaul (OEMRO) zerbitzuen hornitzaile esklusiboa izango da MTF (Mid Turbine Frame) eta LPC (Low Pressure Compressor) motorren moduluetarako.
Kontratu berri horrek garrantzi berezia du ITP Aerorentzat, eremu zibileko programak dituen lehen MEO kontratua baita. Kontratuak PW800 motorra zerbitzuan jartzeko epea estaltzen du eta enpresaren Ajalvir (Madril) instalazioetan egingo da.
Lehen lanak 2021eko lehen hiruhilekoan hasi dira, lehenengo moduluak iritsi direnean. ITP Aerok PW800 programan parte hartzen du arrisku eta onurako bazkide gisa (RRSP) 2011 urtetik. PW800 motorren familian, ITP Aero LPT (low pressure compressor) eta Mid Turbine Frames (MTF) moduluen diseinu, garapen, ekoizpen, muntaketa eta mantentze-lanez (aftermarket) arduratzen da.
Pratt & Whitney Canada enpresaren PW800 familiako motorrak material jasangarriak fabrikatzeko eta erabiltzeko teknologia aurreratuak erabiliz garatu dira. PW800 motorrek Gulfstream G500 hegazkinak hornitzen dituzte PW814, G600 bertsioarekin eta PW815 motorrarekin, eta Falcon 6X hegazkinak, PW812D-arekin.
Mikel Lantero, ITP Aeroko negozio zibileko unitateko zuzendari exekutiboak, honako hau adierazi du: “Mugarri hau Pratt & Whitney Canadarekin dugun lankidetza luzeari gehitu behar zaio eta hegazkingintzaren egungo krisia gainditzeko ITP Aero egiten ari den ahaleginetan lagunduko du. Akordio hau aukera paregabea da programa zibiletan MEO zerbitzuetan ditugun gaitasun bikainak erakusteko, eta ziur nago gure mantentze-lan zerbitzuek balio erantsia emango diotela Pratt & Whitney Canada enpresari. Enpresa biek sinergia sendoak partekatzen ditugu, eta ziur nago etorkizunari begira gure gaitasunak aprobetxatzen jarraituko dugula”.