ITP bere langileekin batera 15.530 euroko ekarpena egin du Kenyako pediatriko batentzat.
ITPko langileek eta enpresak berak aurten Lamuko (Kenya) Pablo Horstmann Ospitale Pediatrikoaren 2009rako helburuen artean dagoen “Txerto bat = euro 1 = bizitza 1” kanpaina finantzatuko dute, guztira 15.530 eurorekin. Lehenengo “ITP Ekimen Solidarioa” dela-eta langileek egindako ekarpena zenbateko horren erdiari dagokio eta enpresak beste horrenbeste eman du. Ospitaleak oinarrizko helburutzat ditu txertaketa, desparasitazio eta haurren itsutasuna saihesteko kanpainak.