Espalazioko adituek Bilboko hautagaitzaren I+G maila nabarmendu dute

Bizkaia

Hauxe izan da lehendabiziko sorpresa positiboa Europako espalazio bidezko neutroien iturria izatekoa denak barneratu behar dituen aurrerapen teknologikoak atzotik aurrera irudikatzen dituzten nazioarteko adituen goi-bileran. Topaketaren antolatzaileek nabarmendu zutenez, adituak “asko harritu dira” Euskadin alor horretan dagoen I+G maila altuarekin. Irekiera-ekitaldian, ESS-Bilbaoko arduradunek espalazio iturriari buruzko beren proiektuaren ardatz nagusiak azaldu zituzten. Azkeneko hilabeteotan hautagaitzak ikerketa sustatu nahi izan du instalazioen diseinua eta ezaugarriak ahalik eta gehien eguneratzeko. Hain zuzen ere, bere I+G programari ahalegin handienak eskaintzen ari zaizkio orain 10 milioi euroko inbertsioarekin, hein handi batean Bizkaiko Teknologia Parkean, Zamudion, ikerketa-zentro bat finantzatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk