Javier Carrasco eta Daniel Carriazo, CIC energiGUNEko ikerlariak, Ikerbasque Professor berriak

Bi zientzialarien lorpenarekin, zentroak dagoeneko lau ikertzaile ditu Zientziarako Euskal Fundazioko Ikerbasque Research Professor kategorian, izan ere, bertan ziren Elena Palomo, Biltegiratze Termikoaren Arloko zuzendari zientifikoa, eta Paramaconi Rodríguez, hidrogenoaren teknologia elektrokimikoen taldeko burua

Javier Carrascok eta Daniel Carriazok, energiaren biltegiratzean erreferentea den, eta baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoaren teknologietan espezializatuta dagoen eta Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea den euskal ikerketa-zentroko ikerlariek, Ikerbasque Research Professor kategoria lortu dute, Ikerbasquek, talentua eta ikerlari bikainak erakarriz ikerketa zientifikoari laguntzeko Eusko Jaurlaritzak sustatu duen Zientziarako Euskal Fundazioak, jakinarazi duenez

“Albiste bikaina da gure zentroarentzat, eta, batez ere, bultzada handia ematen dio hamar urte baino gehiagoz talentua erakartzeko eta bikaintasun ikertzailea sustatzeko egiten ari garen lanari”, ziurtatu du Nuria Gisbert CIC energiGUNEko zuzendari nagusiak. “Ez dago Javierren eta Danielen lanari buruz hitz egin beharrik, hor dago eta berak hitz egiten du, eta, zalantzarik gabe, aitorpen hori merezi izan dute”, adierazi du Asier Urzelaik, Pertsonen Saileko Zuzendariak. Ikerbasqueri ere eskerrak eman nahi izan dizkio Urzelaik “talentu zientifikoa erakartzeko eta atxikitzeko emandako laguntza eskergarengatik”.

Carrasco eta Carriazo izendatuta, dagoeneko lau dira CIC energiGUNEn Ikerbasque Research Professor kategoria duten ikertzaileak. Programa hori 2008an jarri zuen abian Zientziarako Euskal Fundazioak, ikerketa-taldeak gidatzeko gai diren zientzialariak erakartzeko eta bertan eusteko, ikerketa-ildo berritzaileak bultzatuz. Elena Palomo, Biltegiratze Termikoaren Arloko zuzendari zientifikoa, eta Paramaconi Rodríguez, hidrogenoaren teknologia elektrokimikoen taldeko burua, dira zentroaren barruan kategoria hori duten beste bi zientzialariak.

Javier Carrasco CIC energiGUNEko Modelizatu eta Simulazio Konputazionaleko taldeko arduraduna da, eta aurten ere Stanfordeko Unibertsitateko “Ranking of the World Scientists” izenekoaren barruan dago, Fisika Kimikoaren arloan Euskadin eragin handiena duen hirugarren ikertzailea baita, eta lurraldeko 50 ikertzaile garrantzitsuenetakoa, adar zientifiko guztiak kontuan hartuta.

2018an, Txinako ‘Top 10 Breakthrough of the Year’ saria jaso zuen zientzia eta teknologia elektronikoaren arloan, Nature Communications aldizkarian argitaratutako “Pseudokondentsadoreentzako kobalto hidroxido elektrodoaren energia maila atomikoan biltegiratzeko mekanismoa” artikuluarengatik. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak emandako Ramón y Cajal beka bat ere jaso zuen. Ikerbasque Research Professors izenekoen zerrendan sartzea bat etorri da, Carrascoren kasuan bezala, Euskadin jarraitzen duten ikertzaileentzako aurtengo deialdiaren irekierarekin.

Daniel Carriazo CIC energiGUNEn Litio-Sufre bateriei buruzko Ikerketa-lerroaren arduraduna da. 2014an hasi zen zentroan lanean. Gaur egun duen interes zientifikoa material karbonoso nanoegituratuen edo/eta porositate hierarkizatuaren sintesian oinarritzen da, baita energia biltegiratzeko gailuetan elektrodo gisa aplika daitezkeen metal karbonosozko oxidozko material konposatuen sintesian ere.

Carriazo, gainera, Graphene Core 3 proiektu europarreko Energia Biltegiratzeko Lantaldeko Lider Elkartua da. Bertan, kontinente osoko 148 erakundek hartzen dute parte. Europako Batzordeak grafenoa garapen ekonomikoko eragile berritzaile bihurtzeko bultzatutako Graphene Flagship ekimenaren hirugarren fasea da.