Josu Ezkurdia, NEIKER-Tecnaliako zuzendari berria
. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailak Josu Ezkurdia Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusi gisa izendatu du.
Zuzendari berriaren izendapena, erakunde honek nekazaritzako elikagaien ehunerako, eratsi handiko irtenbide ekozkor eta lehiakorrak bilatzen duen egingizun dinamizatzailea bultzatzeko eta epe labur eta luzean hauen bidegarritasuna bermatzeko helburua du.
Zuzendari berriak erakunde honek egun, ustiapenetan kudeaketarako teknologi berriak garatzeko eta ezartzeko eta nekazaritzako elikagaien eraldaketa-industriaren eta kontsumitzaileei dagozkien kalitate-baldintzak betetzeko gai den ikerketa zentro bezala bete behar duen funtsezko eginkizuna gailendu du. Horretarako Neiker-Tecnalian ezarritako I+G helburuak indartu eta zabaltzeko asmoa du. Helburu horretan berrikuntza aldagai erabakigarria bihurtuko delarik.
Neiker-Tecnalia
Neiker-Tecnalia, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, irabazteko asmorik ez duen erakunde publiko bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Sailari atxikita dago .
Azken urteotan, Neiker-Tecnalia I+Garen bidez nekazaritzako elikagaien sektorearen arazoei irtenbideak bilatzeko erreferentzia zentro giza finkatu da. Gainera teknologia transferentziaren alde apostu sendo bat egin du, sektore indartsu eta lehiakor baten sorrerarako elementu nagusi gisa.