Osasuna eta Emakumea: Zure energia eta kontzentrazioa indartzeko funtsezko ohiturak

Estresak, elikadurak, atsedenak eta hormonen osasunak energian, kontzentrazioan eta errendimendu profesionalean duten eragina ezagutzeko hitzaldi praktikoa.

Elikadurarekin, jarduera fisikoarekin, atsedenarekin, estresaren kudeaketarekin eta osasuna zaintzeko eta egunerokotasunean ongizatea sustatzeko beste ohitura osasungarri batzuekin erlazionatutako estrategia errazak partekatuko ditugu.

Hitzaldian gai hauek jorratuko dira:

  • Emakumearen gorputzaren beharrak: aldaketa hormonalek energian eta ongizatean duten eragina, eta gorputzaren beharrak zergatik ez diren egunero berdinak.
  • Nekea, estresa eta autoexijentzia: eguneroko gainkargak zelan lagun dezakeen nekea sortzen eta zelan egin dezakeen zailago elikadura eta ohiturak zaintzea.
  • Osasuna pisutik harago: gorputz-osaera eta muskulu-masa osasun metabolikoaren, hormonalaren eta hezur-osasunaren parte gisa balioestearen garrantzia.
  • Muskulu-masari eustea: proteinak hartzeak eta ariketa fisikoak indarra, funtzionaltasuna eta bizi-kalitatea zaintzeko duten zeregina.
  • Makronutrienteen egitekoa: karbohidratoek, proteinek eta gantzek zertarako balio duten, eta elikadura egokiak zergatik hartu behar dituen kontuan kaloriak ez diren beste gauza batzuk ere.
  • Landare-proteina eta fitoestrogenoak: haien elikagai-iturriak eta emakumeen osasunerako izan ditzaketen onurak, batez ere menopausian.
  • Gantzak eta omega-3a: funtzio hormonalean, osasun kardiobaskularrean eta garunekoan eta inflamazioaren erregulazioan duten parte-hartzea.
  • Hesteetako mikrobiota: energiarekin, aldartearekin eta inflamazioarekin duen erlazioa, eta elikaduraren bidez zelan lagundu hura zaintzen.
  • Elikaduraren plangintza: otordu osoak eta askotarikoak antolatzeko, erabaki inpultsiboak murrizteko eta denbora aurrezteko estrategiak.
  • Gose fisikoa eta emozionala: zelan antzeman, eta zelan ulertu estresak, emozioek eta nekeak elikadura-jokabidean duten eragina.
  • Ohitura jasangarriak eta autozainketa: norberaren beharretara egokitutako aldaketa txikiak zelan txertatu, osasuna eta ongizatea ardatz dituen motibazioarekin.

Jardunaldia Toscana Viar, Farmazialari, Nutrizionista-Coachak emango du. Kirol-nutrizioko espezialista ere bada Nazioarteko Batzorde Olinpikotik eta duela gutxi Munduko Futbol Txapelketa lortu duen Espainiako Futbol Selekzioko nutrizio-taldeko kide da. The Health Companyren sortzaile eta CEOa da, eta bizitza osasungarrirako grina pertsonen egunerokoa aldatzeko gai den faktore indartsu bihurtzea lortu du.

Formatu hibridoa: aurrez aurrekoa Bizkaian, Zamudio/Derio Campuseko eraikin 101.enan eta online Araban eta Gipuzkoan.

IZEN-EMATEAK

Xehetasunak

Data

2026-11-26

Ordua

12:30

Kokapena

Zamudio/Derio Campuseko eraikin 101.enan

Lurraldea: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Campus: Abanto, Bilbo, Donostia, Hernani, Leioa, Gasteiz, Zamudio/Derio

Kategoriak

Gaia: Kirola - Osasuna

Tipologia: Ekitaldia

Partekatu