Psikonutrizio jardunaldia: ulertu janariarekin duzun harremana

“Enpresa Osasungarria” proiektuaren esparruan, BEParke Klubak jarraibideak ezagutzeko eta tresna errazak eskuratzeko aukera berria emango dizu, janariarekin erlazionatzeko moduari buelta bat emateko eta harremana beti positiboa eta gogobetegarria izan dadin lortzeko.

Sarritan, laneko estresak eta inguruabar pertsonalek jateko modu desegokira eramaten gaituzte, eta, ondorioz, gure osasunerako kaltegarriak diren ohiturak sortzera. Donostia Campusean eta Zamudio/Derio Campusean egin genituenekin bat egiten duen jardunaldi hibrido honen bidez agertoki hori modu praktikoan eta errazean alda daiteke.

Jardunaldia Toscana Viar, Farmazialari, Nutrizionista-Coachak emango du. Kirol-nutrizioko espezialista ere bada Nazioarteko Batzorde Olinpikotik eta Athletic Clubeko eta duela gutxi Munduko Futbol Txapelketa lortu duen Espainiako Futbol Selekzioko nutrizio-taldeko kide da. The Health Companyren sortzaile eta CEOa da, eta bizitza osasungarrirako grina pertsonen egunerokoa aldatzeko gai den faktore indartsu bihurtzea lortu du.

Jardunaldian aurkeztuko diren jardueren artean, asteko bazkariak eta afariak modu erraz, aberats eta osasungarrian antolatzea eta menu orekatua planifikatzea daude, bai eta erosketa adimenduna egitea eta denbora laburragoan prestatzeko eta aste osoan aukerak prest izateko jarraibideak aplikatzea ere.

Jardunaldira bertaratzen direnek catering osasungarri batekin amaituko dute ekitaldia.

Formatu hibridoa: aurrez aurrekoa Araban, Vitoria Campuseko eraikin nagusia eta online Gipuzkoan eta Bizkaian.

IZEN-EMATEAK

Toscana Viar, farmazialaria, kirol nutrizionista eta Espainiako Futbol Selekzio Nazionaleko Nutrizio Saileko burua.

*Athletic Clubeko nutrizionista 18 urtez (2026ko uztailera arte).

Xehetasunak

Data

2026-10-15

Ordua

12:30

Kokapena

Vitoria Kampuseko Eraikin Nagusia

Lurraldea: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Campus: Abanto, Bilbo, Donostia, Hernani, Leioa, Gasteiz, Zamudio/Derio

Kategoriak

Gaia: Kirola - Osasuna

Tipologia: Ekitaldia

Partekatu