Kostaldeko itsasontzien isurpenak Euskadin erabat murriztuko dituen proiektu baten buru da Ingeteam

Bizkaia

Proiektuan  garatutako  teknologiak  2019an  egiaztatu  ahalko  dira  Ortze  itsasontzi  eskolan,  zeinek  portuetako  sarrera  eta  irteeretan,  eta  babestutako  ingurumenetako  lanetan  modu  erabat  elektrikoan,  eta  zero  izurpenekin  nabigatu  ahalko  duen

Gainerako  lanetan,  Ortzek  %25ean  murriztuko  ditu  bere  isurpenak  eta  %20tik  gora  berriz  erregaiaren  kontsumoa

Proiektu  honek  Euskadin  erabat  asmatu,  diseinatu,  garatu,  egin  eta  arituko  den  era  honetako  lehenengo  itsasontzia  izatea  ahalbideratuko  du

Ingeteam-buque-Ortze-proyecto-buques-sin-emisionesPortuetako  sarrera  eta  irteeretan  eta  babestutako  ingurumenetan,  zero  izurpenekin  eta  erabat  elektrikoa  izango  den  eran  nabigatzea  ahalbideratuko  duen  euskal  itsasontzi  eskola  proiektu  baten  buru  da Ingeteam.  Euskadin  erabat  asmatu,  diseinatu,  garatu,  egin  eta  arituko  den  era  honetako  lehenengo  itsasontzia  izatea  ahalbideratuko  duen  proiektu  honetan,  euskal  enpresen  partzuergo  batek  hartzen  du  parte.

Proiektu  honek  itsasontziaren  izena  hartzen  du,  non,  itsasontzien  kontsumo  eta  isurpen  murrizketa  handiak  lortzeko,  arlo  elektriko,  elektroniko  eta  energetikoen  ikerketa  eta  garapena  oinarri  dituen  teknologiak  erakutsiko  diren.  Bereziki  eta  proiektuaren  erakuspen  ekintza  gisa,  nabigatuko  duen  ekosistemetan  ahalik  eta  eragin  txikiena  sortuz,  kostaldean  izango  duen  zeregina  ondo  burutzeko,  ezinbesteko  duen  teknologia  industrialaz  hornituko  da  Ortze  itsasontzi  eskola.   Zero  isurpenarekin  modu  elektrikoan  nabigatu  ahal  izateaz  gain,  modu  hibridoan,  %25eko  isurpen  murrizketarekin  nabigatzea  ahalbideratuko  du  ere.  Kostatik  urrutiago  dauden  guneetan  erabiliko  den  modu  hibridoak  barne-errekuntza  eta  sistema  fotovoltaiko  talde  bat,  eta  energia  metatze  sistema  garrantzitsu  baten  laguntza  behar  ditu.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk