Euskal industriaren hazkundea azpimarratu du Lehendakariak GESen instalazioen inaugurazioan

Bizkaia

Urtearen hasierako “adierazle positiboak” nabarmendu ditu, besteak beste, esportazioa eta negozio eta eskarien kopurua gehitu izana

2018_01_25_lhk_ges_099GES-Global Energy Services enpresako instalazio berriak inauguratu ditu gaur Iñigo Urkullu Lehendakariak. Energia berriztagarrien sektorean diharduen enpresaren instalazio horiek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, kokatu dira. Bertan, urtearen hasierako “adierazle positiboak” gogora ekarri ditu Lehendakariak, bereziki euskal industriaren eboluzioari, esportazioei eta enpleguaren sorkuntzari dagokienez. Hala, datuen artean, eskariak % 8tik gora gehitu direla nabarmendu du.

 Bisitaldian zehar, Industriako sailburuorde Javier Zarraonaindia eta  Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen zuzendari nagusia Itziar Epalza,  lagun izan ditu Lehendakariak, eta energia eoliko eta eguzki energiako instalazioen eraikuntza-, muntaketa- eta mantentze-zerbitzuetan espezializatutako konpainia horren proiektua ezagutzeko aukera izan du bertan.25 herrialdetan ezarrita dagoen enpresa da, eta 1.700 profesional inguru ditu gaur egun enplegatuta. Cristian Lay Taldeko lehendakari Ricardo Leal, GESeko zuzendari nagusi José Luis Morales, eta zuzendari komertzial Pedro Dueñas izan dira bertan bisitaldia gidatzen. Konpainia horren errealitatea ezagutzeak enpresak babesteko Eusko Jaurlaritzak garatzen dituen planak “eraginkortasun handiagoaz bideratzeko” aukera emango duela onartu du Lehendakariak.

Elkarlanean aritzeko eskatu du berriro Urkulluk, estrategiak eta neurriak adosten jarraitu ahal izateko enpresentzako ekosistema erakargarri bat sortze aldera, kalitateko enplegu-aukera berriei bide emango diena. Adierazi duenez, helburua da euskal industria Barne Produktu Gordinaren % 25era iristea, esportazioak gehitzen jarraitzea eta langabezia % 10etik behera murriztea 2020. urtea baino lehen.
Hala, urtearen hasierako “adierazle positiboetan” jarri du enfasia Lehendakariak, kontuan izanik onartu diren Aurrekontuek aukera emango dutela “gure politika ekonomikoaren muinean” inbertitzeko, hau da, industrian, inbertsioan, berrikuntzan eta internazionalizazioan. Aipatutako kopuruetako batzuk hauei dagozkie: euskal enpresen esportazioak, 22 milioi eurotik gorakoak izango direnak –BPGaren heren bat–, % 9tik gora egingo duen negozio-kopurua, eta eskariena, % 8tik gora egingo duena. “Eutsi behar zaion bidea zehazten duten adierazleak dira: hurbiltasuna, konfiantza, laguntza eta inbertsioa, hazkunde irmo batean, enplegu-aukerak sortzen dituen batean aurrera egiten jarraitzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk