“Emozioen bidez gatazkak kudeatzeko estrategiak” Euskadiko Teknologia Parkeetan
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak enpresei eskaintzen dizkien ekintza eta zerbitzu sortaren barruan jasotzen da ikastaroa, eta IFH Consulting enpresarekin elkarlanean antolatu da
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak prestakuntza-ekintza berria abiarazi du IFH Consulting enpresarekin elkarlanean. Hiru Parkeetan gauzatuko den ekimenak helburu hauek izango ditu: gatazkei modu egokian aurre egiteko beharrezko gaitasunak garatzea, gatazken jatorriak eta ezaugarriak identifikatzea eta analisirako gaitasuna hobetzea negoziazio eraginkorra lortzeko.
Guztira 6 saio egin dira, bi ordu eta erdikoak (15:30etik 18:00etara).
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea: otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an, eta martxoaren 6an eta 13an (asteartea).
Arabako Teknologia Parkea: otsailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, eta martxoaren 7an eta 14an (asteazkena).
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea: otsailaren 8an, 15ean eta 22an, eta martxoaren 1ean, 8an eta 15ean (osteguna).
Toki mugatuak. Urtarrilaren 31ra arte egongo da izena emateko epea, innovabizkaia@parke.eus helbidera idatzita.
Ikastaroaren prezioa: 350 euro Euskadiko Teknologia Parkeetako enpresetan diharduten profesionalentzat, eta 400 euro beste enpresa batzuetako profesionalentzat.
PRESTATZAILEAK
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean antolatutako ikastaroa ISABEL FERNÁNDEZ HIDALGOk emango du, pertsonen kudeaketa eta garapenaren alorreko bideratzaile, aholkulari eta couchak. 10.000 lan-ordu baino gehiagoko eskarmentua du bostehun erakunde baino gehiagori laguntza eta babesa eskaintzen. EUSKALITeko ebaluatzaile seniorra ere bada, Innobasqueko kidea eta coach exekutibo profesionala. Besteak beste, erakunde hauetarako dihardu: Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, EEE/EVE, Mutualia, Basurtuko Ospitalea, Gurutzetako Ospitalea eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea.
ENRIQUE SACANELL, Zientzia Politiko eta Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, arduratuko da Arabako eta Gipuzkoako Parkeetan prestakuntza emateaz. Zuzendari publikoa izan da 20 urtez (Getxoko Udaleko gizarte zerbitzuetako eta kalitateko arduraduna), eta aldaketaren kudeaketan, lidergoan eta errendimendu handiko taldeetan aditua da. Hizlari entzutetsua izateaz gain, irakasle jardun da hainbat unibertsitatetan eta “¿Cómo se lo digo? El arte de las conversaciones difíciles” liburua idatzi du. Gainera, coach-zerbitzuak eskaintzen dizkie entzute handiko enpresei (hala nola Repsol, Norbega, BBK eta Banco Santander).