JAURTI ZURE ERRONKA 29A, OSTIRALA, BAINO LEHEN Lan egiten duzun Parkea hobetzeko ideia bat duzu?

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Bota zure Erronka eta hasi nora joan nahi duzun aukeratzen…

Hemen da “ERRONKA bat PARKEarentzat” ekimenaren 5. edizioa, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak abiarazten duen Berrikuntza Irekiaren ekimena, Parke bakoitzak eta haietan instalatutako enpresak hobetzen lagunduko duten ideia horiek saritu eta abian jartzekoa.

BERRITASUNAK

Aurten, ERRONKAk berritasun interesgarriak dakartza. Batetik, ideiak partekatzen direnean hazi egiten direla dakigunez, zure proposamena bakarka aurkezteaz gainera, taldean aurkeztu ahal izango duzu.

Sari berriak ere baditugu. Irabazleek bidai bat egin ahal izango dute, aukeratzen duten lekura.

PROPOSAMENAK LEHIAKETARA AURKEZTEA

‘ERRONKA bat PARKEarentzat’ ekimenean proposamenak aurkezteko epea azaroaren 11tik 29ra (14:00etan) egongo da zabalik.

Bidali zure proposamena helbide honetara:

reto.bizkaia@parke.eus

reto.gipuzkoa@parke.eus

reto.araba@parke.eus

Arabako Parkea:reto.araba@parke.eus Oinarriak

Bizkaiko Parkea:reto.bizkaia@parke.eus Oinarriak

Gipuzkoako Parkea:reto.gipuzkoa@parke.eus Oinarriak

Formulario IDEIA-ERRONKA

Formulario KONTAKTUA

OHAR GARRANTZITSUA: ezinbestekoa da bi formularioak bidaltzea.

Zure ideia aukeratzen bada, egia bihurtzeaz arduratuko gara, eta beste urte batzuetako ekimenekin batera martxan ikusi ahal izango duzu, hala nola, Parkea Musik Fest jaialdia, Gipuzkoako Parketik sortuarekin, Bizkaian irabazi zuen Foro Parke a izeneko harremanetarako gunearekin edo Araban jarritako Gimnasioarekin.

Zure ideia izango ote da Parkean egia bihurtuko den hurrengoa?

Zure proposamenaren zain gaude!

 

Partekatu

Beste berri batzuk