LIBERA by Emissary: kosmetika tokiko teknologiarekin
“Ez da magia, zure azalerako zientzia da” lelopean, Euskadin egoitza duen marka berriak teknologian oinarritutako porfolio bat kaleratu du, eraginkortasun handia eta ikuspegi natural eta minimalista batzen dituena
LIBERA by Emissary jaio da, kosmetika-ildo berritzailea, sektorean mugarri dena zientzia, teknologia eta larruazalaren zaintza uztartuta. Ekimenak Euskal Autonomia Erkidegoan du egoitza, eta zientzian eta nazioarteko lankidetzan inbertitzeak osasunaren eta ongizatearen industrian nola eragin dezakeen erakusten du adibide gisa.
LIBERAren bihotzean EMISSARYren kapsulatze-teknologia patentatua dago, CIDETEC Nanomedicine buru duten proiektu europarren esparruan hainbat urtetako ikerketaren ondoren garatua. Aurrerapen horrek polipeptidoak erabiltzen ditu, larruazalaren estimuluei erantzuten dietenak eta kapsulatutako aktiboak askatzen dituztenak, unean uneko beharren arabera. Berrikuntza horrek kapsulatutako printzipio aktiboen eraginkortasuna eta egonkortasuna hobetzeaz gain (azido hialuronikoa, zeramida eta kurkuma), ikuspegi naturalagoa eta larruazalarekiko begirunetsuagoa ere bermatzen du.
LIBERA by Emissary aste honetan aurkeztuko da Gasteizen, abenduaren 12an, Gasteizko Zirkuluan (Dato kalea, 6), proposamen berritzaile hau jende gehiagorengana hurbilduko duen ekitaldi batean, zientzia eta teknologian oinarritutako larruazalaren zaintzarekin duen konpromisoa berretsiz.