Makina-erremintaren sektoreak infartsu heldu dio 2012 urte zailari

Gipuzkoa

2011 urteak emaitza positiboak izan ditu oro har, nahiz eta enpresatik enpresara ezberdintasunak ugariak izan. 2012ko lehen hiruhilekoak emaitza on samarra dakar, kanpoko merkatuei esker batik bat.

D. Xabier Ortueta,eta D. José Ignacio Torrecilla,prentsaurrekoan.

Makina‐erremintako eta fabrikazio teknologiaren sektoreak –makina‐erreminta, osagarri, osagai eta erremintak‐ 2011 urte zail eta neketsua izan du, nahiz eta emaitza positiboak izan.

Jose Ignacio Torrecilla, AFM Advanced Manufacturing Technologies elkarteko presidentearen esanetan “Urtearen hasieran itxura ona hartzen genion arren eta eskari sarrera ona izan zen arren, urtearen amaieran ziurgabetasuna zabaldu zen. Hartara, ezin izan dugu espero genuen kopurura iritsi eta 2012an zer gertatuko ote den zai gaude.”

Nolanahi ere, fabrikazio teknologien sektorearen osotasuna % 22,7 igo zen fakturazioan, 1.250,1 milioi eurorarte.

Makina‐erremintak 771,3 milioi euro ekarri zituen, aurreko urtean baino % 22,1 gehiago. Osagai, osagarri eta erremintak, 320,4 milioi euro, % 10,8 gehiago, eta beste makina eta teknologiak, 180,3 milioi euro, 2010n baino % 56,3 gehiago.

Esportazioek sektorearen kopuru osoaren % 80 baino gehiago ekarri zuten, eta makinaerremintaren kasuan fakturazioaren % 90,1.

Jose Ignacio Torrecillaren iritziz “Barne merkatuan dagoen eskari eskasa ere esportazio zifra altuen eragile da, baina bistan da nazioartean dugun lehiakortasunari esker lortu dugula gure historiako bigarren emaitzarik onena. Eskariaren zati bat Europati, Amerikara eta batez ere Asiar joan daa, eta horregatik egin beharreko ahalegina askoz handiagoa da. Hobekuntzetan inbertitu ahal izateko marjinei eustea funtsezkoa dugu”.

Merkatuari dagokionez, makina‐erremintan ikusten da garbien eskariak Asiarantz egin duela.

Osagai eta osagarriek berez esportazio portzentai handiagoa daukate Europara, baina egia da merkatu horietarantz doazela makinetan txertatuta.

2011n Txina izan zen makinen merkatu nagusia gure historian lehen aldiz, 108,4 m€ esportatuta (% 15,6). Hurrengo lau merkatuak Alemania 105,7 m€ (% 15,2), Mexiko 49,3 m€ (% 7,1), India 39,9 m€ (% 5,7) eta Frantzia 37,8 m€ (% 5,4) izan ziren.

2012. urteari dagokionez, lehen hiruhilekoa ezusteko normaltasunez joan da, baina merkatuetan eta bezero diren sektoreetan dauden ziurgabetasun sakonek kezkatan dauzkate sektoreko enpresak.

“Urtea normaltasun antzean hasi dugu, baina prospekzio analisian ditugun informazioen arabera, munduko hazkundea apur bat jaitsiko da eta urteko bigarren seihilekoan hobekuntza espero da.”

BIEMH 2012

Makina‐erremintako Biurtekoa datorren maiatzaren 28tik ekainaren 2ra egingo da Bilbao Exhibition Centren. Kontratazio kopuruak 2010ekoak baino altuxeagoak dira, fabrikatzaileen eta gainerako partaideen konpromisoaren erakusgarri.

Barne merkatuaren egoera ekonomikoa bestelakoa izatea nahi genuke, baina gauden krisitik sasoiz irteteko gaitasun industriala irabaztea beharrezkoa da. Horretarako funtsezkoa da enpresak ondo ekipatuta egotea, produktiboak eta lehiakorrak izateko.

BIEMHera ilusio handiz goaz, berriro ere azoka handia izango delakoan. Ekonomia iraunkorra izaten laguntzeko betebeharra daukagu, industriak ekarpen orekatu sendoari ezker”, dio Jose Ignacio Torrecillak.

Informazio gehiago

Partekatu

Beste berri batzuk