Marka komertzialen Europako Erregistroaren eskaerei

Enpresei markaren Europako Erregistroak dakarren lehiarako abantaila eskuratzeko erraztasunak emate aldera, SPRIk aukera ematen du Europar Batasuneko marken aholkularitzara eta erregistro-eskaerara doan sartzeko

Zerbitzuan sartzeko aukera eskaintzeko, prozesu bat diseinatu dugu, eta, hasieran, IKERTALDE enpresako langileak zuekin harremanetan jarriko dira, zerbitzuari buruzko informazioa emateko.

Markaren Europako Erregistroa edukitzeak aukera ematen die enpresei, besteak beste:

  • EBko herrialde jakin batzuetan marka propioarekin ez jarduteko arriskua ezabatzea.
  • Marka jakin baten pean produktu edo zerbitzu bat arrakastaz merkaturatzeko denbora eta dirua inbertitu ondoren, marka hori EBko herrialde jakin batzuetan erabili ezin izateak eta marka alternatibo batean pentsatu behar izateak eragindako arrisku ekonomikoa ezabatzea.
  • Epe laburrera/ertainera esportatu nahi duten enpresei etorkizuneko arazoak saihestea.

Edozein argibide nahi izanez gero, jarri harremanetan 900 102 718 telefonoan eta provecto_spri@ikertalde.com  helbide elektronikoan.