Materialetan % 50eko aurreztea hainbat sektoretarako, aeronautikarako kasu

Gipuzkoa

Gaur egun, kostuak murriztea lortzea da enpresen kezka nagusietako bat, baina horri produktuen kalitatea areagotzea gehituz gero, gai hori bi bider interesgarriagoa da ekoizleentzat. Osagaien ekoizpenean aurreztea eta horien kalitatea hobetzea da Nanotun3D proiektuaren helburua. Ekimen hori Europako proiektu bat da eta CEIT-IK4 zentroak bertan parte hartzen du. Espero da proiektu horrekin % 40-50 aurreztuko dela materialetan eta ezaugarri mekanikoak % 15-40 hobetuko direla.

CEIT-IK4_27012016Proiektua hainbat sektoretara bideratuta dago, besteak beste, aeronautikaren, espazioaren eta industria ekipamenduen sektoreetara. Zehazki, prozesamendu ibilbide oso bat garatzea du xede –hautsaren ekoizpenetik erakusleetara–, nanopartikula zeramikoekin indartutako Ti aleazioetarako osagaiak ekoizteko, fabrikazio gehigarriaren bidez.

CEIT-IK4 zentroaren jardueraren oinarria da nanopartikula zeramikoekin indartutako titanio aleaziozko hauts konposatua ekoiztea. Horretarako, bi bideri jarraituko zaie: lehena, gasarekin egindako atomizazio sistema bat garatzea da, hauts konposatua zuzenean fabrikatu ahal izateko. Bigarrena, berriz, titaniozko elektrodo zilindriko bat ekoiztea da, barnean nanopartikulak sartuta dituena, eta ondoren, hauts bihurtuko da EIGA (Electrode Induction Melting Gas Atomization) izeneko atomizazio teknika bat erabiliz.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk