MOBILDESK: Mugikortasunean lan egiteko espazioak

Bizkaia

ZER DA?
• Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean dauden enpresetako langileei laguntzeko ekimena da. Izan ere, lan arrazoiak direla-eta, profesional horiek une jakin baterako lanerako espazio fisikoa behar izan dezakete, beren enpresa dagoen parkeaz aparteko Sareko beste parke batean (Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan).
• Lanerako espazio partekatua da, eta, bertan, zerbitzu bera eskatu duten beste
pertsona batzuekin batere egon daitezke, ala ez.
• Doako zerbitzua da, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak kudeatzen du.

ZER EZ DA?
• Bilerak egiteko espazio bat.

POSTUEN EZAUGARRIAK
• Laneko mahaia, Parkeko wifirako sarbide librearekin eta doakoarekin.

ERABILTZEKO BALDINTZAK
• Parkeen Sarean dagoen eta eskaera egiten duen enpresaren posta elektroniko korporatiboaren helbidetik egin behar dira erreserbak, eta beti jatorrizko parkeaz aparteko beste parke baterako egin beharko dira.
o Araba: cs.araba@parke.eus
o Bizkaia: cs.bizkaia@parke.eus
o Gipuzkoa: cs.gipuzkoa@parke.eus
• Eskaerak gutxienez 2 lanegun lehenagotik egin behar dira.
• Enpresa batek, ahal dela, ezingo ditu 5 egun baino gehiago eskatu hilabetean.
• Erreserbak ohiko laneko ordutegi baten barruan egingo dira (8etatik 18etara), eta inoiz ez asteburuan edo jaiegunetan.
• Aukeratzen den parkeak atzera bota dezake eskaera, baldin eta eskaturiko egunerako lanpostuak beteta badaude.
• Eskatzaileak zerbitzua erabili ezin badu, erakundeari jakinarazi behar dio.

INFORMAZIOA Mobildesk

Partekatu

Beste berri batzuk