Nazioarteko jardunaldia antolatu du IKTen transferentziari buruz
SIMO Network 2011 azokaren testuinguruan, APTEk urriaren 4an eta 5ean nazioarteko jardunaldia antolatu du IKTen transferentziari buruz, sozio teknologikoen artean informazio trukea sustatzeko.
IKT Zerbitzuen eta Irtenbideen gaineko Aldebiko Topaketen Jardunaldiak aukera ezin hobea eskaintzen du:
1.sozio teknologiko izan daitezkeenak harremanetan jartzeko
2.garapen eta teknologia kideak edo osagarriak ezagutzeko
3.lankidetza teknologikorako proiektuak abiarazteko
4.teknologia erosteko eta saltzeko
IKTak garatzeko eta/edo horien inguruko garapen berriak aplikatzeko interesa duten enpresentzako, zentro teknologikoentzako, unibertsitateentzako, I+G zentroentzako eta herri administrazioentzako hitzordu garrantzitsua da.
Beren interes teknologikoak konpartitu nahi dituzten guztiak, webgunearen bidez parte har dezakete:
http://simo2011.b2b-match.com/p_index.php
Parte hartzeko, eskaintza edo eskaera teknologiko bat argitaratu behar da gutxienez.
Informazio hori etengabe eguneratzen ari den “online” katalogo batean argitaratuko da. Partaideek katalogo hori kontsulta dezakete, eta interesatzen zaizkien eskaerak eta eskaintzak aukeratu, gero jardunaldian aldebiko bilerak antolatzeko.
Jardunaldiaren aurretik, partaide bakoitzak agenda pertsonalizatua jasoko du, berarentzat programatutako bilerekin.
IZENA EMATEKO EPEA
• Erregistratzea eta informazioa bidaltzea: irailaren 15era arte.
• Aldebiko bileren eskaera: irailaren 22ra arte.
• Bilerak konfirmatzeko epemuga: irailaren 28a.
KOKALEKUA
Madrileko IFEMA Azoka Juan Carlos I Azoka Barrutia
7F09 standa, 7 E pabilioia – 28042 Madril • www.simonetwork.es