NEIKER-Tecnaliak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzari buruzko ikerketen euskarazko dibulgazioa aitortuko du CAF-Elhuyar sarietan
NEIKER sari bereziaren hirugarren edizioa da, eta 2.000 euroren zenbatekoa dauka
Lanak 2019ko otsailaren 14ra arte aurkeztu daitezke
Zientzia eta teknologia sozializatzen 25 urte bete dituzten CAF-Elhuyar sarien parte da
NEIKER-Tecnaliak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreari lotutako lanik onena sarituko du CAF-Elhuyar sarien esparruan, arlo zientifiko eta teknologikoko erreferentziazko gai eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta sozializazioa saritzeko.
CAF-Elhuyar lehiaketak 25. Urteurrena bete du aurten, zientziaren eta teknologiaren mundua gizartearen munduarekin lotzeko nahiarekiko zintzo. Sari berezi honen filosofia bat dator NEIKER-Tecnaliaren helburuarekin, ezagutza eta soluzio berritzaileak eta transferigarriak garatzeko, nekazaritzako elikagaien sektoreari balioa eman eta bere lehiakortasuna hobetze aldera.
NEIKER-Tecnalia sari berezia jatorrizko dibulgazio artikuluen eta kazetaritza zientifikoaren kategorietan aurkeztutako lanen artean aukeratuko da, eta, ondorioz, gerta daiteke artikulu irabazlea beste kategorietako batean ere saritu izana izatea. Joan den edizioko irabazlea Iñaki Odriozola ikertzailea izan zen, bere doktore tesia laburtzen zuen artikulu batekin, zeinean aziendak modu tradizionalean eta jasangarrian gobernatuta mendiko larreak kontserbatzeko duen eragina aztertzen duen.
CAF-Elhuyar lehiaketak jatorrizko dibulgazio artikuluak saritzen ditu gainerako kategorietan. Dibulgazio artikulu orokorrak eta egilearen doktore tesian oinarritutako artikuluak aitortuko dira. Azpikategoria horietako bakoitzean, egileak 2.000 euroko sari bat eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko ditu.
Kazetaritza zientifikoaren atalean, lan irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko ditu.
Halaber, CAF-Elhuyar sariek sorkuntzarako beka bat emango dute, “Zientzia gizartean” lemapean. Kategoria horretan onartuko diren proiektuen helburua izango da zientzia/teknologiaren eta gizartearen arteko interakzioa erraztea. Hautatutako proiektuaren egileak 5.000 euroko laguntza bat jasoko du aurkeztutako lana garatzeko, baita eskultura bat ere.
Artikuluak otsailaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira, cafelhuyar@elhuyar.eus helbidera bidali behar dira, eta oinarriak webgune honetan kontsulta daitezke: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus.
NEIKER eta Elhuyar hitzarmena
Saria NEIKERen eta Elhuyar Fundazioaren artean ikerketaren arloan euskara sustatzeko 2016ko uztailean hasi zen hitzarmenaren parte da. Bi erakundeen arteko hitzarmenean sartzen dira nekazaritza sektoreari lotutako hiztegi espezializatu baten garapenean laguntzea, NEIKERek Zientzia Azokan parte hartzea, gazteei sektoreari buruzko ikerketa helarazteko, eta aipatutako NEIKER sari berezia, nekazarizta-abeltzaintza eta basogintza sektoreari lotutako ikerketen euskarazko dibulgazioa saritzeko.
NEIKER- Tecnalia, tokian bertan berritzen
NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea irabazi asmorik gabeko erakunde publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dago. NEIKERen ahalegina nekazaritzako elikagaien sektorea berritzera zuzentzen da, hainbat ardatzetan, betiere irtenbide berritzaileak eta transferigarriak emateko, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzako produkzio sistemen lehiakortasuna hobetzeko. Jarduera horien emaitzek laguntzen dute nekazaritzaren sektorean etengabeko hobekuntza eta berrikuntza izaten, esaterako, ekonomiatik bioekonomiarako konbergentzia lortzeko soluzioak sortzea, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzaren sektorean medikamentu eta fitosanitarioen arrazionalizazioa lortzea, datu prediktiboen eta zientifikoki aurreratuen modelizazioa eta tratamendua egiteko tresnak sortzea, edo laboreetako teknikak bilatzea produktu berriak sortzeko, naturalagoak, osasungarriagoak, sentsorialki hobetuak eta tokian-tokian sustraituak.