NEIKERek lehen sektorearen berrikuntza indartuko du, Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta basoetarako hamahiru ekimen estrategikorekin

Albisteak, Araba, Bizkaia

Digitalizazioak, belaunaldi-aldaketak, ingurumen-iraunkortasunak eta klima-aldaketara egokitu beharrak mugarritutako testuinguru batean, erronka konplexuei egin behar die aurre Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreak. Agertoki horretan, NEIKERek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, 2,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa mugiarazten duten 13 ekimen lantzen ditu, sanitate-zaintzara eta ezagutza zientifikoa lehen sektorera eramatera bideratuak, nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-ustiategien lehiakortasuna, erresilientzia eta errentagarritasuna hobetzeko

Euskal nekazaritza- eta basogintza-kate osoa hartzen dute ekimen horiek. Batzuek sanitate-zaintza indartzen dute One Health ikuskerarekin, fauna basatiari eta abereei eragin diezaieketen gaixotasun berriei aurrea hartzeko. Beste batzuk doitasunezko nekazaritza, laborantza erresilienteagoen garapena edo arraza autoktonoen kontserbazio eta hobekuntza genetikoa dute ardatz. Halaber, mahastietan, fruta-arboletan eta baso-sistemetan epe luzeko saiakuntzak aintzat hartzen dira, bai eta ureztatzea, ongarritzea edo berotegi-ekoizpena optimizatzeko teknologia digitalak erabiltzea ere. Sektorearen ziurgabetasuna murriztea eta aldaketa globalaren aurrean egokitzeko gaitasuna handitzea da guztien helburu komuna.

Olatz Unamunzaga NEIKEReko zuzendari nagusiaren hitzetan, “ekimen horien helburua da ustiategien errentagarritasuna hobetzen, animalien eta landareen osasuna indartzen eta ekoizpen-sistemen jasangarritasuna bermatzen lagunduko duten emaitzak transferitzea”. Azaldu duenez, “sektoreari aktiboki entzutetik sortutako proiektuak dira, eta benetako eragina izateko gogoberotasuna dute. Berritzen transferentzia planean kokatzen dira batzuk, beste batzuk teknologia aurreratuen itsasmena azkartu nahi duen Agritech ardatzaren parte dira, eta beste batzuk animalien, ingurumenaren eta gizakien osasuna uztartzen duen One Health ikuskerari men egiten diote arrisku berriei aurrea hartzeko”.

Jarraian, jarduera-eremu nagusiak eta dagoeneko egikaritzen ari diren hainbat aurrerapen aurkeztuko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk