Nextelek informatikako segurtasun-soluzioa instalatu du Gipuzkoako Foru Aldundian

Bizkaia

Nextel telekomunikazioen ingeniaritza elkarlanean aritu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren administrazio elektronikoko eta sistemen plataformaren sekurizazioan. Tresnak suebaki gehiago dituenez, administrazio elektroniko plataformaren erabilgarritasuna sendotzen eta sistemen segurtasuna bermatzen du. Era berean, babes-sistema iraunkorra eta eraginkorra izan dadin, Nextelek euskarri teknikoko zerbitzu berezitua eta etengabea emango du. Horrela, erabilgarritasuna eta sarbideen kontrola optimizatuko dira zerbitzu eraginkor baten bidez. Hauxe dugu Nextelek administrazio publikoaren merkatuan emandako beste aurrerapauso bat, Osakidetza, Bilboko Portua edo SPRI ere bere bezeroen artean aurkitzen dira-eta.

Partekatu

Beste berri batzuk