Nobedadeak Next Generation 06-04-2022


Nobedadeak Next Generation EU________

Ministroen Kontseiluak Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategiko Aeroespaziala onartu du
2021aren eta 2025aren artean, 4.533 milioi inguru mobilizatzea aurreikusten du, eta sektore publikoaren ekarpena 2.193 milioi euro bueltakoa izatea eta inbertsio pribatua, 2.340 milioi ingurukoa.
Gehiago irakurri >

Ministroen Kontseiluak Ontzigintzako Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa onartu du
Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategiko honek sektorea modernizatzen lagunduko duela aurreikusten da eta, hala, lehiakortasuna % 15 inguru areagotuko duela, eta, sektorean, urtean, % 9ko hazkuntza-tasa lortuko dela. Lan-eremuan, kalitatezko 3.100 lanpostu sortzen laguntzea espero da, nagusiki eskualde periferikoetan.

Gehiago irakurri >
Ministroen Kontseiluak Ekonomia Zirkularreko Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa onartu du; haren bidez, Espainia nazioarteko erreferente bilakatu nahi da hondakinen kudeaketan, birziklapenean eta berrerabileran
Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoak 492 milioi euroko laguntzak finkatzen ditu, bi ekintza-ildo nagusitan banatuta.

Gehiago irakurri >
Ministroen Kontseiluak Ur Zikloaren Digitalizazioaren Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa onartu du
Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategiko honek sektorea modernizatzen lagunduko duela aurreikusten da eta, hala, lehiakortasuna % 15 inguru areagotuko duela, eta, sektorean, urtean, % 9ko hazkuntza-tasa lortuko dela.

Gehiago irakurri >
Erdieroaleen Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa iragarri da
Hark inbertsio publikoko 11.000 milioi euro baino gehiago izango ditu; haren bidez, erdieroaleen industriaren eta lotutako teknologien inguruko inbertsioak sustatu eta erakarri nahi dira, zeinak funtsezkoak izango baitira autonomia estrategikoa lortzeko.

Gehiago irakurri >

Funtsen instrumentalizazioa____________

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoetan interesa duten erakundeen Estatuko Erregistroaren funtzionamendua eta egitura onartu ditu
BOEn argitaratu da martxoaren 7ko FP/168/2022 Agindua; haren bidez, Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoetan interesa duten erakundeen Estatuko Erregistroaren funtzionamendua eta egitura onartu dira, abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz. Erregistroak proiektu horietan interesa duten erakunde publiko edo pribatuen inskripzioa jasoko du, eta Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategiko bakoitzerako atal bereiziak izango ditu .
Gehiago irakurri >
Funtsen arautegia____________________
Batzordeak Espainiarentzako 2022-2027rako eskualdeko laguntzen mapa onartu du
Espainiako eskualdeko laguntzen mapak inbertsiorako eskualdeko laguntzetara jo dezaketen Espainiako eskualdeak zehazten ditu. Mapak, halaber, dirulaguntzak eskura ditzaketen eskualdeetan dauden laguntzen gehieneko intentsitateak ezartzen ditu.
Gehiago irakurri >