Nobedadeak Next Generation 07-07-2022


Nobedadeak Next Generation EU________

BATZORDEAK ALDEKO IRIZPENA EMAN DIO PNRR PLANAREN BIGARREN ORDAINKETARI
Suspertze planaren bigarren ordainketa, 12.000 milioi eurokoa, 2021eko bigarren seihilekorako 40 gertaera eta helburu betetzera bideratutakoa da; tartean daude lan-erreforma eta pentsioen erreformaren lehenengo zatia.
Gehiago irakurri >

80 MILIOI EUROKO ZUZKIDURAREKIN EGIN DA PROGRAMA TEKNOLOGIKO AERONAUTIKORAKO DEIALDIA
Ekainaren 7an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean Programaren deialdia, teknologia aeronautikoekin lotutako enpresen I+Geko lankidetzako proiektuak bultzatzea helburu duena.
Uztailaren 28ko 12:00ak arte dago zabalik eskabideak egiteko epea.

Gehiago irakurri >
ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAKO MISIOETARAKO PROGRAMAREN 3. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DA, 125 MILIOIREKIN
CDTI Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak programa honetarako hirugarren deialdia egin du; lehiakortasun aurreko lankidetzako ikerkuntza-proiektuak (ENPRESA HANDIEN eta ENPRESA TXIKI ETA ERTAINEN misioak) bultzatzera bideratuta dago programa hori. Espainiar gizartearen zeharkako erronka estrategikoetarako soluzioak proposatzen dituzten eta espainiar enpresenen jakintza- eta teknologia-oinarria hobetu eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatuko duten ikerkuntza-lanak egiten dituzten enpresek zuzendutako proiektuak izan behar dira.
Ekainaren 21ean argitaratu zen deialdia, Estatuko Aldizkari Ofizialean.
2022ko irailaren 5eko 17:00ak arte dago zabalik eskabideak egiteko epea.

Gehiago irakurri >
INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO MINISTERIOAK 50 MILIOI EUROKO LAGUNTZETARAKO DEIALDIA EGIN DU, ENPRESA TALDE BERRITZAILEEI ZUZENDUTA
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak uztailaren 30eko IET/1444/2014 Aginduak arautzen duen Erregistroan inskribatuta dauden Enpresa Talde Berritzaileentzako eta talde horietako kideentzako laguntzetarako deialdia egin zuen ekainaren 28an.
Deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik, 20 egun baliagarritakoa izango da eskabideak aurkezteko epea.

Gehiago irakurri >