Nobedadeak Next Generation 18-10-2022


Nobedadeak Next Generation EU________

ARGITARATU DA IKERKETARAKO FINKAPENA SUSTATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA
Estatuko Ikerketa Agentziak deialdi hau argitaratu du; deialdiaren helburua da ikertzaile nazionalen eta atzerritarren lanbide-karreraren finkapena sustatzea, lanbide-karrera Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sisteman garatu ahal izateko.
Deialdiak 76 milioi €-ko aurrekontua du, eta eskabideak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 3tik 24ko 14:00ak arte (Espainiako penintsulako ordua) egongo da zabalik.
Gehiago irakurri >

ARGITARATU DA MOVES PROGRAMAREN BIGARREN DEIALDIA

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) mugikortasun elektrikoaren inguruko (MOVES II Proiektu bereziak) proiektu berezientzako pizgarrien programarako bigarren deialdia zabaldu du. 264 milioi euroko aurrekontua du.
Deialdia 2022ko urriaren 3tik 2022ko azaroaren 24ko 14:00ak arte dago zabalik.

Gehiago irakurri >

MEDIKUNTZA PERTSONALIZATUKO ETA TERAPIA AURRERATUETAKO PROIEKTUETARAKO INTERESEKO ADIERAZPENEN DEIALDIA IREKI DA
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak intereseko adierazpenen deialdia ireki du, medikuntza pertsonalizatuko eta terapia aurreratuetako berrikuntza-proiektuetarako.
Ekimen hori Abangoardiako Osasunerako Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoan sartzen da, eta Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroak (CDTI) eta Carlos III.a Osasun Institutuak (ISCIII) kudeatuko dute.

Gehiago irakurri >
URAREN HIRI-ZIKLOAREN EFIZIENTZIA HOBETZEKO PROIEKTUEN DEIALDIA IREKI DA
Programa horren helburua da honako helburu zehatz hauek lortzen laguntzen duten proiektuak diruz laguntzea: Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko «Azpiegituren arazketarako, saneamendurako, efizientziarako, aurrezpenerako, berrerabilerarako eta segurtasunerako jarduketak gauzatzea (DSEAR)» 5. osagaiko, 1. inbertsioko (C5.I1) helburu orokorrei lotutakoak.
Honako jarduketa mota hauek barne hartzen dituzten proiektuak finantzatuko dira: plangintzakoak (A mota), efizientzia eta digitalizazioa hobetzeko ekintzak ezartzekoak (B mota) eta informazioa kudeatzekoak (C mota).
3 eta 10 milioi euro bitarteko proiektuak finantzatuko dira, eta aurrekontuaren % 60 eta % 90 bitartekoa izango da laguntzarako gehieneko intentsitatea.

Gehiago irakurri >