Xedea, Ikuspegia, Balioak eta Ardatzak

Posizionamendu estrategikoa

Parkeen Sarearen helburua etorkizuneko eta herrialdeko proiektuak sortzeko funtsezko eragile gisa finkatzea da, oraina hobetzen lagunduko duten eta gizartearen etorkizuna sortzen parte hartuko duten azpiegitura berde eta adimendunekin.

Xedea

“Ekosistema teknologiko-enpresarialak osatzen ditugu, gizateriaren erronkak konpontzen dituzten enpresei eta talentuari abegi eginez eta lagunduz”

Ikuspegia

“Funtsezkoa izatea azpiegitura erreferenteak, berdeak eta adimendunak dituzten etorkizuneko eta herrialdeko proiektuetarako.
Gizartearen gaur eguna hobetzeko eta etorkizuna sortzeko tokia izatea.”

Balioak

  • Bikaintasuna
  • Bezeroa: gure DNA
  • Konpromiso soziala
  • Erronkekiko grina
  • Jasangarritasuna
  • SAREA gara

Ardatzak

Modu ordenatuan HAZTEA, ekosistema jasangarriagoak eta eraginkorragoak indartuz

Euskadiren eta campusetan instalatutako enpresen eta pertsonen teknologia-, enpresa- eta gizarte-hazkundeari era aktiboan LAGUNTZEA

Ekosistema zientifiko-teknologikoetan ERAGITEA zerbitzu bereizgarrien eta Parke markaren bitartez