Gure konpromisoa

Parkea jasangarritasunarekin, berdintasunarekin eta berrikuntzarekin konprometituta dagoen erakundea da, etorkizun hobea lortu nahian. Erronka bakoitzaren aurrean, erantzun aktiboak planteatzen ditugu.

Parke Berdea, Smart Parkea

Parke jasangarria, irisgarria eta mugikortasun hobea izango duena lortzeko lan egiten dugu.

Jasangarritasun, Mugikortasun eta Irisgarritasun Unibertsaleko Planak lurraldea eta baliabideak modu arrazionalean erabil daitezen sustatzen du, parkeko espazio eta zerbitzu guztietan mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala bultzatuz.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Gure ildo estrategikoen bitartez, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuetan zuzeneko inpaktua izateko konpromisoa hartzen dugu.

Parkea Nazio Batuen Erakundeak 2030erako ezartzen dituen Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko zereginean inplikatuta dago, 2021-2024 aldirako duen Plan Estrategikoaren bitartez. Plan horrek, Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetatik hamalauri heltzen die.

Ikus Garapen Jasangarrirako Helburuak

Gizartea

Genero-ekitatea sustatzen dugu, zientzia gizarteari hurbiltzen diogu eta gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzen ditugu.

Emakumeek zientzian eta teknologian duten balioa bultzatzea eta aitortzea

Euskadiko Parke Teknologikoak gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldeko benetako inpaktu-estrategiak aplikatzen ditu, Berdintasun Planean jasotzen dituenak. Halaber, gizartean oihartzun handia duten jarduerak garatzen ditu, hala nola Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, Emakumeak Zientzian ekimenarekin lankidetza, Inspira STEAM proiektua emakume mentoreen bitartez, Talent Woman programa eta APTE elkartearen Zientzia eta Teknologia Emakumeen Ikuspegitik proiektua. Parkeko emakume zientzialari eta teknologoak ikusarazteko eta haien profilak ingurune digitalean ezagutzera emateko ere lan aktiboa egiten du.

Emakumeek zientzian eta teknologian duten eginkizunari buruz gehiago jakiteko

Kultura zientifikoaren eta teknologikoaren zabalkundea

Euskadiko Parke Teknologikoan egunero lan egiten dugu zientzia eta teknologia gizarteari hurbiltzeko, erreferentziazko eta elkarrizketa naturaleko espazio bat sortuz. Horretarako, teknologia disruptiboen garapena eta erabilera sustatzen dugu, gizarteari paradigma aldaketa teknologikoak hedatzen eta horiei aurrea hartzen lagunduko dutenak, hainbat esparrutan, hala nola: neutronikan, dronen arloan, 5G, Zibersegurtasuna, ChatGPT eta Konputazio Kuantikoa. Halaber, hurbileko ekitaldiak antolatzen ditu Kanpus guztietan, ekosistema teknologikoa eta gizartea elkar daitezen laguntzeko.

Gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea du

Euskadiko Parke Teknologikoak lankidetza estuan jarduten duten enpresa, erakunde publiko eta bestelako entitateekin, gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko, arreta berezia eskainiz emakumeen promozioari eta hautatzeko eta promozionatzeko berdintasunari. Gainera, talentua modu adimentsuan kudeatzearekin zerikusia duten berariazko ekimenak bultzatzen ditu Euskadiko Parke Teknologikoak: LH/Parkea ekimena, ikastetxeetara egiten diren bisitak eta esparru akademikoko eta Zientzia eta Teknologiaren dibulgazioko eragileekin dauden lankidetzak, besteak beste.

 

Euskara

Parkean, gure ingurunea, gure kultura eta gure hizkuntza zaintzen ditugu.

Euskadiko Parke Teknologikoan, euskara gure estrategiaren berezko parte da, tokiko hizkuntza-errealitatearekiko erabateko errespetuzko ikuspegi batetik. Euskara lehenesten dugu komunikazioan eta kanpo-irudian, eta barne-mailan euskara komunikazio-hizkuntza izan dadin sustatzen dugu. Gainera, modu aktiboan parte hartzen dugu hainbat ekimenetan –Korrika, Euskaraldia eta Egunean Behin kasu–, gure lan-arloarekiko konpromisoa ez ezik, gizartearekin duguna indartzeko.

Gizarte hobea, jasangarriagoa eta konprometituagoa sustatzen dugu.

Jakin ezazu gehiago 2023an gizartearekin izan genuen konpromisoari buruz.

Ezagutu gure gizartearekiko konpromisoa