#PARKECARPOOL erronkak atmosferara isuritako 106 kg CO2 aurreztea ahalbidetzen du
Parke Teknologikoko campusetan jatorria edo helmuga duten bidaia partekatuak errazteko ekimena abian jarri zenetik, orain urtebete 500 bidaia baino gehiago erregistratu dira, 16.720 km eta ia 2.500 kg CO2 aurreztuta
Euskadiko Teknologia Parkeak mugikortasunaren astea dela-eta planteatutako erronkak bere helburu nagusia gainditu du: campusetatik edo campusetara egindako bidaiek sortutako 100 kg CO2 baino gehiago ez isurtzea. Lorpen hori PARKECARPOOL plataformaren erabilerari esker lortu da. Plataforma horrek Euskadiko Teknologia Parkearen instalazioak helmuga edo jatorri dituzten pertsonek bidaia partekatuak egitea errazten du.
Mugikortasunaren astean zehar egindako bidaien guztizko kopurua erronkan planteatutakoa baino txikiagoa izan bada ere, egindako bidaiak nahikoak izan dira planteatutako CO2 aurrezkiaren zifrara iritsi eta gainditzeko, guztira 106 kg aurreztu baitira. Horrela, PARKECARPOOL eraginkortasun handiko tresna gisa finkatzen da karbono-aztarna mugatzeko eta Campusetako mugikortasuna hobetzeko, zirkulatzen duten ibilgailuen bolumena murrizten baita.
Duela urtebete inguru ekimena martxan jarri zenetik, 750 pertsona baino gehiago erregistratu dira PARKECARPOOL aplikazioan. Gaur egun, plataformaren bidez 500 bidaia partekatu baino gehiago kudeatu dira, Vitoria-Gasteiz, Zamudio/Derio, Abanto, Hernani, Donostia eta Leioako campusetara, eta guztira 16.720 kilometro egin dira (Euskadik Australiara egindako bidaia baten baliokidea). Ingurumenari dagokionez, PARKECARPOOLen jarduerari esker, 2.490 kg CO2 aurreztu dira, hau da, 124 zuhaitzek xurgatzen duten kopurua.
PARKECARPOOLen parte hartzea Parke Teknologikoko Campusetara edo Campusetatik joan behar duen edonori irekita dago. Parte-hartzaileek bidaia-gastuak partekatu ahal izango dituzte komisiorik gabe, eta, gainera, gidariek 20 euroko gasolina-txekeak irabazi ahal izango dituzte hilero. Ekimen horretaz baliatu ahal izateko egin behar den gauza bakarra PARKECARPOOL aplikazioa deskargatzea eta antzeko ibilbide bat partekatzen duten pertsonekin “match” egitea da.
ZUK ERE PARKECARPOOLA ERABIL DEZAKEZU DOAN
Deskargatu Hoop Carpool aplikazioa: erabilerraza da eta antzeko ibilbideak egiten dituzten lagunekin konektatuko zaitu.