Parkeko enpresek, Aernnovak eta CTAk, 4.0 teknologia aeronautikoetan doktoreak prestatuko dituzte EHUren eta Foru Aldundiaren elkarlanari esker

Arabako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Teknologia Aeronautikoen Zentroak (CTA), Aernnovak eta Aerospacek gaur sinatu dute elkarlan hitzarmen bat Arabako industria enpresen lehiakortasuna hobetzearren, zeinaren bidez laguntzak emango diren doktore tesiak egiteko, egitura aeronautikoen fabrikaziorako teknologia aurreratuak garatzea xede izango dutenak, hain zuzen

AERnnovaBadago beharrizan bat punta-puntako teknologia-ezagutza sortzeko Frabrikazio Aurreratua-Industria 4.0 kontzeptu berria Arabako aeronautika industrian aplikatzearren, eta hitzarmen honen bidez erantzun nahi zaio horri; CTAk ere beharrizana du kualifikazio oso handiko jendea edukitzeko, doktore mailakoa, eta horri ere indarra eman nahi zaio zentro teknologiko horren eta Gasteizko Ingeniaritza Eskola Unibertsitatearen elkarlanaren bitartez.

Zehazki, elkarlan hau, hasiera batean, 2017 eta 2018rako aurreikusi da, eta beraren arlo nagusia izango da lanabes adimendunetarako sentsoreen control aurreratu eta komunikazioko teknikak garatzea sektore aeronautikorako aplikazioetan; horretarako, parte hartzaileek eurek sortutako ezagutza izango da baliabidea, bai eta Unibertsitate Eskolaren Kontrol Aurreratuko Taldearen ekarpena ere; talde hori sistema ez-linealen modelatze, simulazio, monitorizazio eta kontrolean baitago espezializatua, arlo horretako hainbat doktore tesi zuzendu dituelarik.

Hala, bada, hitzarmen horretan jasotzen diren jardunei esker, fabrikazio aurreratuaren arloko doktore tesiak egin ahal izango dira, eta, era horretan, talde egonkorrak finkatuko dira EHUn eta CTAn, hautemandako enpresa beharrizanei erantzuteko.

“Proiektu honek erakusten du nola den ezinbestekoa zentro teknologikoen, unibertsitatearen eta enpresaren arteko elkarlana, fabrikazio aurreratua-4.0 Industria ezartzeak Arabako enpresei ekarriko dizkien beharrizanei erantzuteko”, azaldu du diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapen eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatu Pilar García de Salazarrek. “Ekonomia Garapen eta Lurralde Orekaren Sailak, hala, ekarpena egin nahi du Arabako Lurralde Historikoko enpresen lehiakortasuna hobetzeko, jakin dakielarik zer behar duen Arabako industriak Fabrikazio Aurreratua-4.0 Industria delakoaren arloan aurrera egiteko”.