Parkeko eraikinek zientzialari historikoen izenak hartuko dituzte
Arabako Teknologia Parkeko eraikinek izen berriak izango dituzte
Arabako Teknologia Parkeko eraikinek izen berriak hartu dituzte, erraz antzemateko era eta izaera bereizlea izan dezaten. Horretarako, zientzialari historikoen izenak jaso dituzte. Nahiz eta jatorrizko izenak mantendu diren, izenak gehitu zaizkie: Hipatia Alexandriakoren, Albert Einsteinen eta Jocelyn Bell-en omenez, besteak beste.
E3, E4, E5, E6, E7, E8 eta E9 eraikinetan ikerlarien irudiak eta zientziari nahiz teknologiari egin dieten ekarpena azaltzeko testua jarri dira. Parkeko bisitari eta langileen artean interesa piztu dutela nabaria izan da.
Horrenbestez, E3 eraikina Hipatia Alexandriakoa deituko da aurrerantzean, E4 eraikina Juan de la Cierva, E5a Leonardo Da Vinci, E6a Albert Einstein, E7a Rosalind Franklin, E8a Jocelyn Bell eta azkenik, E9a Marie Curie.