Ekainaren 9an Parkea Musik Fest Gipuzkoako Parkean

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak azkeneko hiru urteetan Parkeko enpresetako langileen artean antolatu duen “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza-ekimen irekitik sortu da jaialdi hori.

Ainhoa Mutiloa Ibermatica enpresako langilea izan zen “erronkaren” irabazlea, eta Parkean musika jaialdia egiteko bere proposamena egi bihurtuko da ekainaren 9an, “Parkea Musik Fest” jaialdiarekin; 14:00etan hasiko da, jaialdi irekia izango da, eta Parkeko enpresetako langileak izango dira jaialdi horretan parte hartuko duten artistak.

PMF 2017 - euHainbat hilabetez jardun dute lanean Gipuzkoako Parkeak, IkdGaztek eta beste erakunde batzuek lankidetzan, “Erronka bat Parkearentzat” sariketaren irabazleak proposatutako “musika jaialdia” taxutzen; egindako lanaren ondoren, ekainaren 9an egi bihurtuko da ekimen hori, PARKEA MUSIK FEST izenarekin, eta Parkeko langileak izango dira jaialdi horretako artistak.

PARKEA MUSIK FEST jaialdia 15:30ean hasiko da Miramoneko landetan; honako hauek osatzen dute kartelera: Nesplora Band, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Quartet & Co, Larroxa Banda, Aritz, Angel & Oscar, Elissa & Noa, Rockopop Park eta The Priest is back. Horiek guztiak aurkezteko ardura ANJEL ALKAIN profesional ezagunak izango du, eta musika estilo ezberdinetan murgilduko gaitu: indie-pop, rock akustikoa, musika herrikoia, folk-country… Gitarra bikote batez eta Judas Priest taldearen omenezko emanaldiaz gozatzeko aukera ere izango dugu. Jaialdia hasi aurretik, 14:00ak inguruan, Rock Kalean txaranga ibiliko da Parkea alaitzen.

Gaur hasi eta maiatzaren 31ra arte egongo da sarrerak erosteko aukera, Parkeko bulego nagusietan. Bost euroren truke salduko dira sarrerak, eta balioko du jaialdira sartzeko (eguraldia lagun ez badugu, edukiera mugatua izango da), eta janariaz eta bi edariz trukatzeko balea hartzen du barne. Gainera, aldez aurretik salgai jarriko diren sarrerek zenbaki bat izango dute inprimatuta, eta zenbaki horrek balioko du jaialdian egingo diren zozketetan parte hartzeko.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak urtero antolatzen du “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza-ekimena; enpresetako langile guztiek har dezakete parte ekimen horretan, beren proposamenak aurkeztuta. Azkeneko edizio honetan, Ibermatica enpresako Ainhoa Mutiloa langilearen ekimenaren alde egin dute epaimahaikideek. Ideia zen Parkean bertan musika jaialdia egitea, eta parkeko enpresetako langileak izatea jaialdiko artistak; harrera bikaina izan du ekimenak, eta ekainaren 9an egi bihurtuko da ideia hori.

Doakoa izango da sarrera, Parkeko langileentzako, zein ekimen horretaz gozatu nahi duen edonorentzako.

Informazio gehiago hemen:  http://parke.eus/prueba-bizkaia/