Siemensek 2MW motorren mundu mailako gama berria aurkeztu du Arabako Teknologia Parkean

Araba

Ekitaldian Arantxa Tapia kontseilaria izan zen.

Motorren gama hau Arabako Teknologia Parkeko Siemens I + G gunean garatu da.

 

tapia_siemens_09Alemaniako Siemens konpainia multinazionalak I + G gunea duen Arabako Teknologia Parkea hautatu du produktuen aukera betetzeko eta banatutako energia sortzeko paper-zorroa zabaltzeko balioko dioten motorren gama berriaren mundu mailako aurkezpena egiteko.

Parkeko auditorioan egin zen aurkezpen-ekitaldia Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko kontseilariak gidatu zuen.Honakoak izan ziren kontseilariaren hitzak: ”harro gaude Siemensek Euskal Herria hautatu duelako mundu mailako aurkezpena egiteko, euskal industriaren berrikuntzarekin eta bultzadarekin konpromiso handia erakutsi duen enpresa baita. Izan ere, Zumaiako lantegian nahiz Parkeko I+G gunean mundu osora esportatzen den teknologia ikertzen da.”

Siemensi dagokionez, Olivier Bécle Siemens Espainiako Power&Gas Saileko zuzendari orokorra eta Mikel Igartua Siemens Power&Gas Saileko motorren dibisioko eragiketen zuzendariordea izan ziren ekitaldian.

Aurkezpena Siemens Gamesa Renewable Energy berriaren eragiketak hasi eta aste batzuk beranduago egin zen. Siemens Gamesa Renewable Energy Gamesaren eta Siemensen aktibo eolikoen fusioaren ondorioa da, energia berriztagarrien sektorean konpainia liderra da eta mundu mailako egoitza berria Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoan izango du. Konpainiak urtero 11.000 miloi euroko irabaziak izateaz gain, 27.000 enplegatu eta 21.000 milioiko eskari sorta ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk