Afrika: aukeren kontinentea

28 maiatza, 2020  

Sede ADEGI

2020/05/28 – 2020/05/28

Jardunaldiak mintegiak programak eta foroak

(2020/05/28 – 2020/05/28)

Europako eta Afrikako ETEak haien artean kooperatzeko ahalmen handiari etekina ateratzeko moduak ari dira bilatzen. Orain, bereziki, ?koronabirusaren garaian?, Afrikan bazkide eta merkatu interesgarriak aurkitzeko aukerak daude, eta gero eta garrantzitsuagoak dira.

Aukera horiek  eta enpresen arteko lankidetza ahalmena ezagutzera emateko, afrikar kontinentean interesa duten enpresekin harremanetan jartzeko eta inbertsio zein negozio jasangarrien aukera zehatzak aurkitzekoantolatu dugu webinario hau.

Fondo para la Promoción del Desarrollo (FONPRODE) erakundearen, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziaren (Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo, AECID), gobernu alemanaren lankidetza ekonomikoko Agentzien GIZ eta AWE erakundeen finantza neurriak zein

European Entrepreneurs-enak eta ADEGIrenak aurkeztuko ditugu. Esaterako, Alemaniako gobernuak ?Hezkuntza eta Enplegurako Ekimen Berezia (Iniciativa Especial sobre Educación y Empleo)’ atera du, zeinak tokiko hiritarrentzat enplegu perspektibak sortzeko Europak Afrikan inbertitzea sustatzen duen. Ekimen berezi honek eskainitako funtsaketa laguntza europar enpresariei daude zuzenduta, edozein dela ere herrialdea.

Egitaraua:

10:00 – Aurkezpena. Paul Liceaga, ADEGIren Nazioarteko Harremanen Zuzendaria (ES)

10:05 – Gaien eta parte hartzaileen aurkezpena. Stefan Moritz, CEA-PME Europar Ekintzaileen Zuzendari Gerentea (EN)n
10:10 – Afrikan hazten doazen sektoreak eta Hezkuntza eta Enpleguaren inguruko Ekimen Bereziaren sustapena – Marcel Thomkins (GIZ) (EN)

10:25 -Finantzazio-tresnak eta garapenerako lankidetza alemanaren finantzazioa. Bastian Geyer (GIZ) (EN)

10:40 – Galderak

10:45 – FONPRODE Fondo Español de Promoción del Desarrollo. Beatriz Jordao (AECID) (ES)

11:00 – 6 arrazoi Afrikan inbertitzeko. Isadora Forcén (IFB Advisors) (ES)

11:10 – Sare digitalak kontinenteen artean eta Best Shared Value Business Ideas. Stefan Moritz (EN)

11:20 – Galderak

11:30 – Webinarioaren itxiera

Jardunaldira Izen-ematea

 

 

 

Informazio gehiago eta izen-ematea