Enpresaren inpaktu positiboa eta garapen jasangarriko helburuak (GJH). 1.go eta 2. Tallerra – Azaroa

17 azaroa, 2020 - 23 azaroa, 2020  

Sede ADEGI

2020/11/17 – 2020/11/24

Jardunaldiak mintegiak programak eta foroak

(2020/11/17 – 2020/11/24)

Azken urteotan, asko areagotu da enpresei inpaktu positibo handiago baten eskaera. Iraganean, erakundeen erantzukizun bakarra irabaziak areagotzea zen. Gaur egun, ordea, euren egunerokoan eta epe luzeko estrategietan sozio-ingurumenean inpaktua barneratzea ere ezinbesteko baldintza da. Gero eta gehiago dira aldaketa hori bilatzen duten eragileak eta interes-taldeak:

Erakundeek haien lana ongi egiteko eta ingurunea hobetzen laguntzeko helburua du talentuak.

Enpresek euren antolaketa-kulturak gizarteari zein ekarpen egiten dion ezagutu behar dute, are gehiago Enpresa Kultura Berriaren alde egin dutenek.

Bezeroek, produktuak edo zerbitzuak erosteaz gain, gauzak egiteko modu bat erosten dute.

Inbertitzaileak epe ertainean eta luzean jasangarriak diren enpresen bila dabiltza.

Enpresa nahiko handiek arlo horretan jakinarazteko legeeskakizunak dituzte.

Inpaktu positiboaren eskaera sendotzeaz gain, areagotu ere egin da COVID19aren pandemian zehar, beraz, epe ertainean eta luzean lehiakor izan nahi duen enpresa orok sozio-ingurumenaren kudeaketa bere estrategian barneratu beharko du nahitaez.

ADEGIk Sinnple-rekin batera, zure inpaktu-arloak eta lehentasuneko GJHak ezagutzen lagunduko dizuteneta haiei lotutako ekintzak zehazten lagunduko dizuten hainbat lantegi eskainiko dizkizu.

1.go Tallerra: Enpresaren inpaktuaren neurketa eta GJH
nModulu honen helburua enpresak sozio-ingurumenean lehentasuneko inpaktu-eremuak eta haren ekarpena neurtzeko adierazle egokiak identifikatzea da. Halaber, aukeratutako eremuetan bere jarduerarekin hobetzen dituzten GJHak ezagutzea.

Horretarako, inGUru+ erreminta erabiliko du, ADEGIk garatua.n
2. Tallerra: Inpaktuko ekintzak eta GJH

2. modulu honen helburua hainbat ekintza sinple baina zehatz zehaztea da, enpresaren estrategiaren etaGJHen ildo berean, erakundearen sozio-ingurumenean inpaktu positiboa ahalik eta gehien areagotzen laguntzeko.

Laneko metodologia:

Emaitzei etaekintzari zuzendua

Baliabideen optimizazioa

Metodologia sinplea eta orotariko enpresei egokitua

Egunak: 2020/11/17 eta 2020/11/24

Ordutagia: 9:00-12:00

Parte-hartzaileen kopurua: 10 enpresa

Informazio gehiago eta izen-ematea