FORO BIRTUALA: Hitz egin dezagun beldurraz beldurrik gabe

13 apirila, 2021  

FORO VIRTUAL

2021/04/13 – 2021/04/13

Berrikuntza organizazionala foroa
n(2021/04/13 – 2021/04/13)

Beldurra da emozio zahar eta oinarrizkoenetako bat. Beharrezkoa da bizirauteko, baina antsietatearekin eta estresarekin nahasten da eta baztertu egiten da. Beldurra maizegi agertzen denean, horrek geldiarazi egiten gaitu edo aurrerantz ihes egitera eramaten gaitu.  Beste nolabait esanda, hobetzea eragozten digu.

Horrek guztiak ondorio pertsonalak, harremanenak edo antolaketa mailakoak ditu.  Gainera:

 Aurkakoa eta mesfidatia den lan-giroa.

 Garapen profesionalarekin lotutako inhibizioa.

 Sormena suntsitzea.

 Hutsuneak eta immobilismoa erabakiakhartzeko garaian.

 Gaizki-ulertuak.

 Produktibitatearen eragina.

HELBURUAK:

Beldurraren inguruko kontzeptuak argitzea eta bereiztea.

Lider gisa beldurraz konturatzea eta zure taldeen beldurrak hautematea.

Beldur profesionala eta antolaketa arlokoa barrutik partekatzea eta bideratzea.

EGITARAUA:

Oinarrizko kontzeptuak: beldurra, antsietatea eta estresa.

Beldurrak identifikatzea eta horiei aurre egitea:

Beldur motak

Aurre egiteko tresnak

Ondorio profesionalak eta antolaketakoak.

Beldurraren gaurkotasuna. Ausardia.

METODOLOGIA:

Elkarrizketa eta entzute aktiboa partaidetzarekin, esperientziak trukatu ahal izateko. Liderraren beldur profesionalarekin eta bere taldeen beldurren hautematearekin lotutako dinamiken eta ondorengo gogoetaren bidez arakatzea.

Etengabeko hobekuntzatik eta kontzientzia sortzetik abiatuta, horretaz jabetzeko lan egitea.

DINAMIZATZAILEAK:

– Isabel Sánchez Mugarra & Eider Cadierno Amat, proyectopulsion

 

 

 

Informazio gehiago eta izen-ematea