IKUSI – Digitalización en la era del Industrial Internet of Things(IIoT)

Ekitaldia hasteko: 2 Hilabete, 2 egun

8 urria, 2020  

Donostia

2020/10/08 – 2020/10/08

TOP Enpresa Topaketak

(2020/10/08 – 2020/10/08)

Ikusi enpresa, Velatia Taldekoa, espezialista da integrazio- ingeniaritza- eta garapen teknologikoko zerbitzuetan, negozioak eraldatzeko. Gure bezeroekin batera lan egiten dugu, haien negozioaren berezitasunak ulertzeko, eta, hortik abiatuta, negozioak aurrera egitea lortzeko, teknologiaren ahalmen guztia erabiliz.

Ikusi enpresak industria-prozesuetako datuak eskuratu, bildu eta analizatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, hainbat helbururekin: negozioak eraginkorrago egitea eta eraldatzea.
nTeknologia horren oinarri dira malgutasuna, arintasuna eta aurre-hartzea, eta, horren eraginez, lehiatzeko abantailak dituzte enpresek eta erakundeek, beren etorkizuna planifikatuz.

Mexikon, Espainian, Kolonbian,Txilen, Arabiar Emirerri Batuetan, Australian eta Frantzian gaude, eta 700 langile oso kualifikatu ditugu. Hori horrela, Ikusi enpresan erraza bihurtzen dugu konplexua dena.

TOP honetan hartuko du parte Agustin Zubillagak, Orkestrako Ekonomia Digitaleko Laborategiko zuzendariak. ?Ekonomia eta gizarte digitalak Euskadin? izeneko azterketa aurkeztuko du, Euskadiko enpresetako heldutasun digitalaren eta digitalizazioaren mailari buruzko azterketa.

Negozioen garapena sustatzen dugu eraldaketa digitalaren bidez.n
Adituak dira teknologia aurreratuetan oinarrituriko balio erantsi handiko zerbitzuetan eta soluzio digitaletan. Teknologia horiek, aurre-hartzearen bidez, eraginkortasun operatiboa, diru-sarrerak eta erabiltzaileen esperientzia areagotzen dituzte, eta beren bezeroen beharrak hartzen dituzte aintzat disrupzio digitalaren agertoki berrian.

Hainbat sektoretan negozioari aplikaturiko ezagupen teknologiko sakonaren bidez, soluzioak proposatzen ditugu, enpresen hobekuntza, optimizazioa eta eraldaketa digitala batuz.

Sektore guztietan gertatzen ari den eraldaketa digitalean hartzen dugu parte, eraginkortasun operatiboa, diru-sarrerak eta erabiltzaileen esperientzia hobetzera bideraturiko negozio-aplikazio espezializatuekin.

Gure soluzioak eta aplikazioak daude hainbat sektoretan: aireportuak, hiriak, smart grid edo osasuna, balioa emanez, bereziki, lau negozio-esparrutan: Segurtasuna, Eragiketak, Merkataritza eta Eraldaketa Digitalaren Bulegoa.

 

    

 

EGITARUA

Enpresaren aurkezpena.

Digitalizazioaren egoera euskal enpresa. Agustin Zubillaga (Orkestra).

Ikusi eta enpresen digitalizazioa: balio-proposamena eta soluzioak.

Digitalizaziotik serbitizaziora.

Instalazietara bisita.

Informazio gehiago eta izen-ematea